Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko.
Uda hemen da. Usaindu daiteke, sentitu daiteke, eta zoragarria da. Egun luzeak eta gau epelak. Uda festa da niretzat. Udak txikitako oroitzapen askorekin konektatzen nau, udalekuak, egun guztia umel sentitzea, izozkiak eta herriko festak. Urtaro guztiek dute euren xarma, baina uda onena da!Udako urratsa emanda amaituko dugu "Urratsa" podcastaren bigarren denboraldia.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen dut "Urratsa" mindfullness podcasta.
5 Jul 2022
24. Kausa efektua
Unibertsoak zuretzat duena onartzera zabaltzen zarenean gauza izugarriak gerta daitezke. Probatu duzu inoiz? Nik ez dut kasualitateetan sinesten, kausalitateetan baizik. Kointzidentziak guk sortzen ditugu, ez datoz ezerezetik. Guk proiektatutakoaren emaitza dira. Bizitzak, askotan, magia momentu txikiak oparitzen dizkigu eta adi bagaude opari hauei gure bidea egiteko urratsak antzeman ditzakegu.Opariak, batzuetan, itxuraz desatseginak izan daitezke ordez. Gure misioa, desatsegina izan daitezkeen arren, hauengandik ikastea eta etorri daitezkeen zantzuei adi egotea da. "Urratsa" podcastaren atalean landuko dugu egoera hori.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen dut "Urratsa" mindfullness podcasta.
28 Jun 2022
23. Espresioa
Motibaziorik ba al duzu goizero egunargia ikusteko? Nik askotan egin izan diot galdera hori nire buruari eta beti topatu izan dut erantzunen bat. Uskeria izanik ere, egunero esnatu eta jaikitzeko arrazoiak izan ditut eta hala da gaur egun ere. Tamalez kontrako aldartea geroz eta ohikoagoa da gure gizartean, geroz eta antsietate, neke, estres eta depresio kasu gehiago agertzen dira egunetik egunera.Adierazpena, latinezko hitza da. Oinarrizko esanahia barrukoa ateratzea da, kanporatzea, aske ustea, ez-preso egitea. Depresioarekin gauza bera egiten saiatuko gara atal honetan. Gu preso egin ez gaitzan, hau askatzera emango dugu "Urratsa".Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen dut "Urratsa" mindfullness podcasta.
Host of Urratsa?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.