Fikziozko podcast saila. Tekno jai baten ostean 17 urteko gazte bat hil da, zaldi urdina drogaren ondorioz nonbait. Polizia droga saltzailearen bila dabil, trapitxeroa Aingeru delakoan. Amets arrebak, ikerketa hasi du amona eta Ximon udaltzainarekin batera. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzita.
Amets, amona, Ion, Simon eta ni. Denak gaude zabortegian, baina ni ez naiz, ez nago. Baina, ohartuko zarete, amai ezina izango naiz ni.Ama; konturatuko zara; mina ez da desagertzen eta maitasuna ere ez. Maitasuna eta mina, mina eta maitasuna..."Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
7 Mar 2022
8. Ispilu aurrean
Txikitan arrebak eta biok horren gustuko genuen lekuraino iritsi dira Amets, amona, Ion eta Simon. Igeldoko ispiluetara, etengabeko irudi eta pertsona andana erakusten duten ispiluen jauregira.Nire bila zabiltzate, poltsa eta guzti. Gutxi falta zaizue helmugara iristeko. Amona ausarta da."Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
28 Feb 2022
7. Katu
Etxebeltze poliziak ez ditu gure etxekoak bakean uzten. Etengabe presionatzen ditu gurasoak, erabili arte. Droga poltsa madarikatuak kezkatzen du.Ametsek, amonak, Ionek eta Simonek ordea, ez dute etsi eta nire bila jarraitzen dute. koldartu gabe.Katurekin ordea… lortu dute nahi zutena; isiltasuna."Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
21 Feb 2022
6. Drogak
Aingeru naiz. Nire bila jarraitzen dute arreba Ametsek, amona Carmenek eta Ion, nire lagun minak. Simon gehitu zaie, alkoholaren mende bizi da udaltzaina. Kaltetuta dago baina gauza batzuk ondo gogoan ditu. Beste gazte asko bezala, Xabier, bere semea hiltzera eraman zuten egoera eta tramak ez ditu ahazten. Ezkutuko trama pozoitsuak.Noraino iristeko asmoa ote dute ni aurkitu ahal izateko?"Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
14 Feb 2022
5. Zorrak
Azaldu gabe jarraitzen dut eta gure etxean gero eta urduriago daude. Amona Carmenek, berriz ere laguntza eskatu dio Simoni ni topatu ahal izateko. Poliziak aldiz, nire gurasoei eskatu die, eta gurasoek kazetariei.Eta gero zer? Zorrak? Eta zorrak... nekez kitatzen ahal dira zorrak. Nekez!"Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
7 Feb 2022
4. Bluiak
Polizia aztoratuta dabil, nire bila dabiltza, baina baita falta den drogaren bila ere. Komisaldegiko galdeketan, Katu, txikitu egin dute poliziek... eta halere, bera bisitatzeko baimena lortu du gure amonak.Gure etxera ere azaldu da polizia, gurasoak presionatzera. Nora ezean dabiltza biak. Denek jarraitzen dute, duzue, nire bila."Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
31 Jan 2022
3. Kosakoenea
Etxekoak nirekin kezkatuta jarraitzen dute, azaltzen ez naizelako. Amets eta amona kalera atera dira nire bila. Hara eta hona dabiltza, baina oraindik ez naute aurkitu. Kosakoenearen berri izan dute eta harantz abiatu dira. Ioneri galdetu diote bertara nola heldu.Iratirekin ere elkartu nahi izan dute baina, polizia festa handia dago... eta ez da erraza inora iristea.Nik infinitoa izan nahi nuen!"Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
24 Jan 2022
2. Desagertuta
Teknojaia eta gero, ez naiz ageri. Desagertuta nago eta hurbileko guztiak dabiltza nire bila. Amets arreba eta Ion, nire lagun mina. Eta nola ez amona, amona Carmen. Areago, amonak Simoni deitu dio laguntza eske. Ama oso arduratuta dago eta aita, zeharo kezkatuta.Denak dabiltza nire bila. Puf, Polizia ere bai!"Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
17 Jan 2022
1. Aingeru
Aingeru naiz, Aingeru Arruabarrena. Niretzat dantzan egitea, deabruari tu egitea bezalakoxea da.Tekno festa batean izan nintzen atzo eta harrez gero etxetik falta naiz. Nire bila dabiltza etxeko guztiak. Gurasoak etxean eta Amets arreba, amona Carmen eta Jon, nire lagun mina hara eta hona. Ez dute nere berririk eta kezkatuta daude. Nire bila jarraitzeko asmoa ote dute?"Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.
Host of Zaldi urdina?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.