Euskarazko albistegi teknologikoa. Igandero nazioarte mailako albiste teknologiko garrantzitsuenak era sinple, ulergarri eta dinamiko batean jorratzen dituen podcasta.
Teknologian oso garrantzaitsua da Pause botoiari noiz eman jakitea, bizitzan berriz ezinbestekoa. #Albistekia podcasta noiz abiatu planifikatzen hilabeteak pasa ondoren, urte hasiera egokia zela pentsatzen nuen. Eta egokia zen, hain zuzen.
Baina bizitza zoragarri zein aldakor honetan, osagai asko daude gure eskura ez daudenak. Eta hori gertatu zait. Bat-batean lanean hasi, bizitzan aldaketa batzuk jasan eta kontu pertsonalen arteko koktel eder, gogor eta ero honetan atragantatzen hasi zaidala zirraraz sortutako proiektua.
Baina, ez diot agur esango podcastari, ezta pentsatu ere. Errendizioa ez da nire bizitza estiloa. Pasioa pasio izaten jarraitzen duelako, eta ilusioa ilusio. Hortaz, Pause botoia sakatzea erabaki dut, ahal bezain laster Play-ari indarrez eman ahal izateko...
Twitter/Instagram: @asiererrasti
5 Feb 2023
#4 - MARTE, planeta ez hain ezezaguna
Aste honetako ALBISTEKIan 2023. urteko Samsung Unpacked ekitaldian aurkeztutako gailuak errepasatu ditugu. NASAk Marten egitea lortu duena ere izan dugu hizpide, baita ChatGPTren azken kontuak ere. Windows sistema eragilearen albisteak eta Twitterren azken erokeriak ere jorratu ditugu.
Twitter/Instagram: @asiererrasti
29 Jan 2023
#3 - Gizakia vs. Adimen artifiziala
Saio honetan azkenean ChatGPT chatbotaz aritu gara. Parisko patinete elektrikoak eta Donald Trumpen Facebook eta Instagram kontuak ere izan ditugu hizpide. Eta Google murgildurik dagoen arazoetan ere harakatu dugu, besteak beste.
22 Jan 2023
#2 - Erotzen hasiak gara...
San Sebastian eguneko ajearekin, aste honetako podcasteko protagonistak; Euskara eta Google Traductor, Tesla, Elon Musk, Apple, Tinder eta Europar Batasuneko Cookie-n inguruko legedi berriak izango dira, besteak beste.
Instagram/Twitter: @asiererrasti
15 Jan 2023
#1 - Iragana, oraina, etorkizuna
ALBISTEKIA podcastaren lehen saio honetan 2022ari errepaso azkar bat emango diogu. Gaurkotasunari begira ere jarriko gara azken egunetako albiste nabarmenenak jorratuz. Eta azkenik, CES 2023an aurkeztutako etorkizuneko kontzeptu teknologiko batzuk ere aipatuko ditugu.
Instagram/Twitter: @asiererrasti
Contact Albistekia
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Albistekia?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine