Aldi hau feminismotik, euskaratik, Euskal Herritik... kontatzeko helburua du audio-serie honek. BERRIAk 20 urte bete ditu eta urte horiei guztiei begiratzea da asmoa, nondik eta nola sortu zen ahaztu gabe.
Egunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra.
Hala ere, beti izan al da BERRIA feminista? Nolakoa izan da honaino iristeko bidea? Eta, aurrera begira, zer dugu egiteko?
Bidea urratzen ari diren bidaide guztiei esker iritsi gara honaino. Eta, hain zuzen horregatik, lokatzetara jaitsi diren horietako hiru lagunekin egin dugu hitzordua, 20 urte hauetako bidea elkarrekin errepasatzeko. Gurekin ditugu Uxue Rey, Maite Asensio eta Elene Barandiaran.
21 Jun 2023
Kanpo begirada
Ezagutzen al dute BERRIA euskal herriko gazteek? Kontsumitzen al dute? Eta helduek, zer nola ikusten gaituzte? Adituek? Guztiak bildu ditugu audio seriearen atal honetan.
BERRIA sortu zenean 20 urte zituztenen eta urte horretan jaio zirenen iritziak jasotzeaz gain, Lander Garroren, Amaia Arroyoren, Eneko Bidegainen eta Estitxu Garaien analisiak bildu ditugu.
Labur esanda, kanpotik nola ikusten gaituzten jaso dugu atal honetan.
21 Jun 2023
Euskal Herria egunero sortzeko
Egunkari nazionala da BERRIA. Euskarazko egunkari nazional bakarra. Naziotasuna da BERRIAren identitateetako bat, balio bereizgarrietako bat. Baina zergatik? Eta zer dela-eta du horrenbesteko garrantzia nazio ikuspegiak?
Galdera horiei erantzuteko, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria gonbidatu dugu.
Ekhi Erremundegi Baionako delegazioko kazetaria, Ion Orzaiz Iruñeko delegazioko kazetaria eta Jule Goikoetxea EHUko zientzia politikoetako irakaslea ere izan dira gurean.
21 Jun 2023
Herri ekimenez sortua
Herri ekimenetik sortu zen BERRIA, Egunkaria-ren itxierak behartuta. Herri gogotik, beraz, komunitatetik. 20 urteko ibilbidea, garai bakoitzaren erronkei erantzuten, bizi dugun aldi honen gakoetan sakontzen, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen digun kazetaritza egiten, betiere komunitatearen sustenguarekin.
Ainara Lasa BERRIAko Marketin saileko arduraduna eta Iban Arregi Berria Taldeko Kontseilari ordezkaria gonbidatu ditugu mahai inguru honetara, 20 urte hauetako ibilbideaz, komunitatearen garrantziaz, kontsumo ohituren aldaketez eta momentuko erronkez hitz egiteko.
21 Jun 2023
Leiho bat mundura
Munduan zer gertatzen den eta zergatik. Hori euskaraz jaso eta ematea izan da BERRIAren helburuetako bat. Lekuko izan eta lekuko egin. Aldi hau ere mundutik kontatzen dugulako.
Gurekin izan zara, irakurle, Kolonbiako bake prozesuan, Fidel Castroren heriotzaren omenaldietan, Ekialdi Hurbileko gatazketan, Olinpiar Jokoetan, Ukrainako gerraren muinean.
Asko dira maletan grabagailua, kamera eta arkatza sartu, eta munduaren punta batera joan diren BERRIAko kazetariak. Nola gogoratzen duten jakin nahi?
21 Jun 2023
Hiztripuak eta kontakatiluak
Bitxikeria, anekdota eta hiztripu asko kabitzen dira 20 urtean. Konta daitezkeen eta ezin daitezkeen pasadizoen inguruan egin dugu etxearen eta bi hamarkada hauen errepasoa, BERRIAko langileen eskutik.
21 Jun 2023
Bagara nor
Kulturaren bidez, geure buruari nor izateko baimena ematen diogu BERRIAn, besteak beste. Munduan gertatzen denaren berri ematen dugu, kulturgileen eskutik. Gertakari baten analisia egin, sorkuntza ardatz.
Nor izateko plaza bat da BERRIA, euskal kulturgileen eskura jartzen duguna.
Eta, hain zuzen horregatik, gaur, guk sortu ordez, kulturgileak ekarri ditugu hona, haiek sor dezaten. Guztiei galdera berdina egin diegu: BERRIAk zer ekarpen egiten dio euskal kulturgintzari? Eta kulturgileei?
Aner Peritz bertsolaria, Mejillon Tigre kolektiboko sortzaileak, eta Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak izan ditugu gurean. Bakoitzak bere doinu, neurri eta diziplinan erantzun digu.
21 Jun 2023
Guk hizkuntza eta hizkuntzak gu
Egunkariak bidea urratu eta zabaldu bazuen ere, haren itxierak baliabiderik gabe utzi zituen langileak. Horrek, beste gauza askorekin batera, hizkuntza aldetik ere atzerapausoa ekarri zuen, urteetan landutako eta entrenatutako gihar linguistiko horri kalte eginez. Irene Arrarats BERRIA egunkariko euskara taldeko arduraduna itxierak utzitako egoeraz, estilo liburuaz eta euskararen egoeraz arituko zaigu.
13 Jun 2023
Aldi hau kontatzeko
Aldi hau kontatzeko audio-seriearen rafaga. Guztira 8 atal izango ditu seriek eta atal bakoitzean gai bat izango du ardatz: hizkuntza, feminismoa, naziotasuna, mundua, kultura, kanpo begirada, anekdotak eta komunitatea.
Guztiak ekainaren 19tik aurrera entzungai!
Contact Aldi hau kontatzeko
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Aldi hau kontatzeko?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine