Arkeologia lan txikia izan da, Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastean egin duena. Poesiaren arloko nobedadeak zuzenean pocastaren atalera ekarri beharrean, urtetxo batzuk dauzkaten poema liburuak aukeratu izan dituelako guri eskaintzeko. "Nik asko ikasi eta gozatu dut Arantxa Urretabizkaia, Koldo Izagirre, Karmele Igartua, Angel Erro, Castillo Suarez, Artze, Montoia, Bilbao eta beste hainbaten poemak irakurtzen" esan digu azken atal honetan. Eta urtean zehar aurkeztutako poeten lanen artetik, bigarren aukeraketa bat egin digu azken atalerako. Hala, Karmele Jaioren "Gosari aztarnak", bigarrena Peru Magdalenaren "Argia" liburutik aukeratutakoa da, "Nere buruari" Manuel Lasarteren bertso-poesia da hirugarren aukera eta Miren Agur Meaberen "Baratzeko deia" laugarren eta azkeneko olerkia,
Poesia, musika ederrez hornitua, beti bezala. Eman Play, lehen bai lehen.
26 Jun 2022
Andolin Eguzkitza: “Mila urte igaro eta, ura bere bidean” poema liburu eder ,fin eta laburra.
LGTBI+ Harrotasun egunaren testu inguruan, poeta homosexual baten poesia aukeratu nahi izan du Josu Goikok, Andolin Eguzkitzaren "Mila urte igaro eta, ura bere bidean" (Susa, 1993) poesia liburu labur bezain ederrekoa. Andolin, gazterik hil zen bihotzekoak jota. Poeta homosexuala zen. "baita euskaltzaina, euskaldunberria, santurtziarra, abertzalea, euskaltzalea eta pertsona oso maitatua ere", Josuk azpimarratu nahi izan duenez. Bereziki, gorazarre horiek guztiak aurkitu izan dituelako berari buruzko aipamenetan ez ordea, "haren gaytasunari erreferentzia egiten zion aipurik, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Rikardo Arregi poeta gayen testu batzuetan salbu". Eta horrexegatik jarri nahi izan ditu azpimarratuta haren poemetan badagoela "beste gizon batzuk desiratzen dituen gizona, protesta egiten duen gizona ere bai, irakurtzen duen gizona" eta horiek guztiak barrutik ateratzeko idazten zuela poetak.
AEB-n zegoela, Eguzkitzak idatzitako "Oraina". Jende zuhurraren artean afaldu naiz bart" eta "Hitzak" izeneko poemak aukeratu ditu Josuk, gaurko Astelehen poetikoak podcastean ahots goran irakurtzeko.
19 Jun 2022
Amaia Lasa Alegria: ''Itsasoko izaki'', emakume ahots berri urratu eta bizia
Amaia Lasa Alegriaren poesia aukeratu du Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastaren 40. atalerako. "Euskal poesiara emakume ahots berri, urratu eta bizia ekarri zuen poeta" gisara definitu duena. Eta "Itsasoko izaki" (Maiatz 2010) Getariarrak argitara emandako azken poesia liburutik egin du ahots goran irakurtzeko olerkien aukeraketa "ni indartsua, boteretsua" topatzen duelako poemetan.
Nikaraguan Lasak egin zuen egonaldiari lotutakoa da aurreneko olerkia "Tropikoko euria", "Gizonaren amets okerra" da bigarrena, Lasaren poetikaren erdigunean emakumea dagoelako, eta "nire unibertsoa" olerkia aukeraketa amaitzeko.
Contact Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine