Maite Idirin: ''Kantuak bidaia asko ekarri dizkit bizitzan''
Gazterik hasi zen bidaiatzen Maite Idirin, aurrena eskolan, maparen bitartez, ikusi nahiko lituzken lekuak behatzarekin kokatu eta nolakoak izango ziren imaginatzen, horregatik izan du beti poltsikoko atlasa bide lagun. Gerora, beharrak eta gogoak eraman du bidaiatzera Idirin, baina batez ere "kantuak" ekarri dizkio bidaiak bizitzan zehar. Ohorezko Euskaltzainak azken bidaia egin duenean topatu dugu Euskadi Irratiko fonotekan 2007an eskaini zigun bizitzako mapa hau. Bidaia eta kantua uztartzen dituen ibilbide pertsonala.
Ugaotik, deserrira joan behar izan zuen Frankismoaren garaian. Estitxurekin batera kantatu zuen Euskal Herriko plazatan, gero Parisen abiatu behar izan zuen berriro bidea. Eta ahal izan zuenean Ipar Euskal herrian errotu zen. Izan ere tokia oso inportantea da zioen "batzuetan nahi duzun lekuan izaten zara eta beste batzuetan ez". Paris, Kenia, Finlandia, Viena eta Sizilia eta beste leku askotan barrena ibilita ere... ondorio bat atera ohi zuen Maitek, "oso herri politean bizi gara Euskaldunak".
3 Oct 2023
Xabier Mendiguren: Euskara modernizatzeko eragilea
"Hizkuntzak eta haien atzetik dauden kulturak" miresten zituen Xabier Mendiguren Bereziartuk (Ezkio 1945-2023), horregatik ikasi zituen hamar edo hamaika hizkuntza ezberdin. Itzulpengintza izan zuen ogibide eta idazten ere trebea zen, Euskal Herriko itzulpen jardunaren moderniazioaren eragile nagusi jotzen da. 2016ko Uztailean "bihotzeko fonoteka" zabaldu zigun bere bizitzako pasarteak gogoratzen genituen bitartean. Marlene Dietrich-en "Lily Marleen" kantuarekin abiatu zen Arantxa Iturbek Xabierrekin izandako solasa. Izan ere, bera jaio zen urtean amaitu zen bigarren munduko gerra eta lubakiaren bi aldeetara zeudenak batzen zituen kantu honek. "Musikak badu borroken, gerren, ezinikusien, gatazken gainetik, lubakiaren alde banatakoei sentimentu bera konparti arazteko gaitasuna…" azpimarratu zuen.
Xabier Mendiguren zendu berritan EITB podkasten partekatu nahi izan dugu gure fonotekatik eskuratutako perla hau.
19 Sept 2023
Patxi Zubizarreta: ''Zerria''2023ko Haur eta Gazte literatura Euskadi saria eta Sari Nazionala
"Narrazioaren kalitate aparta eta "irakurlearen konzientzia, memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko erabilitako abilezia" nabarmendu ditu epai mahaiak, besteak beste Patxi Zubizarretari (Ordizia, 1964) Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria aitortzeko 2023an. Hain zuzen ere, "Zerria", 2022an Erainekin argitara emandako lanagatik iritsi zaio aitorpena. Sari ugari jasotakoa da Zubizarreta, eta hein handi batean sari horiei esker lortu izan du idazten jarraitzea, "hotz handia egiten du" idazleen etxeetan bestela. Hala esan zigun Arratsean saioan 2022ko ekainean. Hain zuzen ere, XIX. mendeko gertaera batean oinarrituako obraz irabazi zuen 2021eko Lizardi saria eta hari esker argitaratu ahal izan zuen lana. Glaziologo batek Alpeetan aurkitu dituen gorpuzkinak daude idazlanaren oinarrian. Bikote euskaldun batenak diren gorpuzkiak. Apaiz sexugose eta denajale baten mendekuz semea galdutako bikote batenak, zehatz esateko. Seaskako haur hil berria lur santutik kanpo hilobiratzeko agindua eman du gainera apaizak.
2023ko Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria ere Zubizarretaren eleberriarentzat izan da. Epai mahaiak, "errerrazkeriatik eta gazte literaturaren topiko tipikoetatik aldentzen den literaturazko lan landua" jon du eta lan gomendagarria ez ezik, literatuzraz gozatzeko lana jo du "pertsona moduan hazten joateko eta literatura zer den eta nola egiten den jakiteko adibide guztiz egokia" dela azpimarratuz.
Patxi Zubizarretak berak xehetu zien "Zerria" zien Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanori eta EITB Podkasten Perlak osatzera dator elkarrizketa mamitsua.
Contact Aukeratuak
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Aukeratuak?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine