Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Mudantza egin berritan, etxea oraindik ere jantzi gabe, pareta zurien artean gaude. Piano bat, mahai bat eta Bilbao zaharrena eta berriena elkartzen diren paisaia parez pare. Katixa Agirre liburuek harrapatuta eta liburuengandik ihesi ibili ohi da. Istorio batetik bestera. Izan balizko munduak marrazten, izan iraganekoak ikertu eta asmatzen. Gasteiztarra gidoigintza irakaslea da EHUn, eta euskal idazle garaikide nabarmenetakoa da. Kafe baten bueltan hartu gaitu bere egongelan.
30 Oct 2026
96. Edorta Jimenez, derrota guztiak dira bidea
Mundakako olatuek itsasertza kolpatzen dute Edorta Jimenezen etxetik metro gutxira. Egongelatik ikusi eta entzun daiteke aparraren zurrumurru amaitezina. Idazleak hormak itsas nabigazio mapaz josiak ditu. Galera handien planoz. Pierre de Lancre inkisidoreak, itsasoa, biderik ez duen bidea zela esaten omen zuen. Edo halaxe oroitu du behintzat Jimenezek. Lurra amaitu zaio eta orain itsasora begira dago, amaitezina baita.
23 Oct 2026
95. Gorka Arrese, liburu ederraren bila
Hogeitamar urtetan zehar Susa Argitaletxeko editore izan zen eta “Egunkaria”ren sorkuntzan parte hartu zuen. Txikitan margotzea maite zuen, eta heldutan margolanak. Arteak txunditzen du eta liburu ederraren bila igaro du bizitza. “Zergatik idazten du idazleak? Aurreko liburua horren ederra iruditzen ez zaiolako”. Baina liburu ederra izateko deabruak bezala idatzi behar da eta hori ezinezkoa da. Ala?
Contact Barruan gaude
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine