Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Burlatako auzogune batean bizi da azken urteotan euskal drag queen ezagunenetakoa bihurtu dena. Leopardo azalaren itxura duen albornozarekin zabaldu dizkigu ateak. Egongelako armairuak Bratz panpinez eta Lady Gagaren objektu eta diskoz beteak ditu. Larrosa eta horia da Eneko Garcia Jaurenaren mundu ikuskera. Albina Stardust bihurtzeak askeago izateko ateak zabaldu zizkion eta ordutik trabestismoan dihardu lanean eta militantzian. Ahoan bizarrik gabe hitz egiten du hetero normatibismoaz, genero arauez eta aske izatearen desiraz. Bere etxeko sukaldean jarri ditugu mikrofonoak.
6 Nov 2026
97. Katixa Agirre, liburua zabalik
Mudantza egin berritan, etxea oraindik ere jantzi gabe, pareta zurien artean gaude. Piano bat, mahai bat eta Bilbao zaharrena eta berriena elkartzen diren paisaia parez pare. Katixa Agirre liburuek harrapatuta eta liburuengandik ihesi ibili ohi da. Istorio batetik bestera. Izan balizko munduak marrazten, izan iraganekoak ikertu eta asmatzen. Gasteiztarra gidoigintza irakaslea da EHUn, eta euskal idazle garaikide nabarmenetakoa da. Kafe baten bueltan hartu gaitu bere egongelan.
30 Oct 2026
96. Edorta Jimenez, derrota guztiak dira bidea
Mundakako olatuek itsasertza kolpatzen dute Edorta Jimenezen etxetik metro gutxira. Egongelatik ikusi eta entzun daiteke aparraren zurrumurru amaitezina. Idazleak hormak itsas nabigazio mapaz josiak ditu. Galera handien planoz. Pierre de Lancre inkisidoreak, itsasoa, biderik ez duen bidea zela esaten omen zuen. Edo halaxe oroitu du behintzat Jimenezek. Lurra amaitu zaio eta orain itsasora begira dago, amaitezina baita.
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
4.9 / 5
80 ratings
Contact Barruan gaude
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Barruan gaude?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine