¿Qué opinan las trabajadoras sexuales sobre la nueva ley de la prostitución?
Ante la nueva ley que busca acabar con la explotación sexual hay opiniones de todo tipo. Hemos visitado un prostíbulo y escuchar que opinan las mujeres que allí trabajan. El proxeneta que nos abre las puertas del local remarca que las mujeres que trabajan con el "son libres" y tienen buenas condiciones para ejercer la prostitución aunque reconoce que el que ganan "es dinero difícil, pero rápido".
Muchas ex trabajadoras del sexo apoyan la ley, pero las prostitutas con las que ha hablado Laida Basurto en el club la rechazan. No tienen papeles y la ley de extranjería les cierra otras vías. Saben que tendrán que seguir ejerciendo aunque cierren los clubs. Lo tendrán que hacer en pisos clandestinos o en la calle sin seguridad como ya les paso durante la pandemia.
15 Jul 2022
Zesta punta aparretan; Markina-Xemeingo pilotalekua berriz ere beteta
Markina-Xemeingo frontoiak, aspaldiko partez, harmailak bete egiten ditu zesta ikuskizunetarako eta itxaropenez dago pilotarien unibertsitateak. Finalerako sarrerak, hilabete aurretik agortu dira eta pantaila handi bat jarri behar izan dute frontoiaren kanpoko aldean ere ikusleak elkartzeko. Ohiko zesta zaleak ez ezik, hogei-hogeitahamar urte arteko koadrilak biltzen dira pilotalekura, zesta puntak bere baitan duen ondare ez materialaren onerako. Ikuskizunak, "ikuslegoaren atmosferaren" osagarria du Lander Eizagirrek podcastean jasotzen duen bezala.
AEB-n ikuskizunak bertan behera geratu dira hango Jai-Alai edo frontoiak itxita eta han lanean ari ziren pilotariak etxera itzuli dira, bertako ikuskizuna sustatuz.
8 Jan 2022
Zesta punta altzorik gabe Floridako Dania frontoiak ateak itxi dituenean
Horresbeste amets eta diru sortu izan dituen negozioa desagertu egin da AEBn, 2021ean Floridako Dania Beach pilota leku ezagunak ateak istearekin batera. Jai Alaia amaitu da zeharo, 68 urteko historia oparoa eginda.
Jokoaren legea adatu eta errentagarritasun faltak itzi arazi ditu frontoiak, baina zesta puntaren urrezko garaiak historiarko geratu dira eta lekukotza interesgarraiak jaso ditugu Barrutik podcastean. Jose Ramon Eizagirre, Berriatuarra, Tampa eta West Palm Beach-eko pilotari ohia. Tomas Goyogana, Zesta-puntan instituzio bat. Dania eta Bridgeporteko pelotari ohia; Markina-Xemeingoa. Juan Ramon Rementeria "Remen". Larogeigarren hamarkadako greba garaiko pilotari Bermeotarra. Patxi Txurruka. Figura handia izandako , eta greba garaian Bridegeport-eko intendente gisara aritu zen Mutrikuarra entzun ditzakezu EITB podkasteko ale honetan .
Estanislao Maiztegi "Pistón", mutrikuarra ere bai. Zesta puntaren historiako izar handienetakoa bera. Baina gora beherak ere izan zituen bere pelotari historian. Aurrezki guztiak galdu eta Kubatik Miamira joan behar izan bait zuen 47 urterekin, jatetxe batean zerbitzari aritzera.
Berenson familiako aita eta semeak ere entzungo dituzu. Jai Alaiko enpresa gizonak. Euskal pilotan, espezialitate guztiak kontuan hartua, inoiz izan den enpresa handieneko buruak biak ere.
Lander Eizagirrek egin du laburpena.
5 Jan 2022
Jai Alai: AEBko hiztegian eta memorian gordetako izena
Zesta punta, Jai-alaia, Estatu Batuetako Herri Kulturaren parte dira. Ia 100 urteko historiak, hori behintzat utziko du. Historiak, eta herrialdearen luze eta zabalean jokatu izanak: Floridaz gain, Connecticut, Nevada eta Rodhe Island-en bertako iharduera izan da luzaro eta abentura motzagoak izan ditu, San Frantziskon, Chicagon, New Orleansen, edota Misuri-ko Sain Luis hiriburuan.
"The Simpsons" telesaileko gidoilariek ondo ezagutzen dute zesta punta, eta behin baino gehiagotan jarri dituzte protagonistak, pilotaren dantzan. Telebistako serie edo filmetan, maiz izaten dira gertakariak frontoiean eta kantxatik egin dituzte emanaldiak Bruce Springsteen, Bob Marley, Van Halen edo Jimmi Hendrix-ek.
Lander Eizagirrek azalduko dizu Barrutik, EITB podkasten.
10 Nov 2021
Martin Ugalde: ''Kazetaria eta idazlea'' jaio zeneko mendeurrenean
Erreportaje hau ez da berria, baina bai interesgarria Martin Ugalderen testigantza zuzena jasotzen duen neurrian. Horregatik dakarkigu podcast formatura Andoaingo jakintsua jaio zeneko mendeurrenaren testu inguruan. 2002. urtean Lagun Onari saria jaso zuenean egin zuen Jone Larrañagak erreportajea eta bere hartan jarri dizugu eskura, berak azpimarratzen zuen gisara, Martin Ugalde (Andoain 1921-Hondarribia 2004) "kazetari eta idazlea" nor izan zen jakiteko. Azpimarratzeko datua da, artean, Euskaldunon Egunkariak ateak zabalik zituela.
26 Oct 2021
ETAren su etenetik 10 urte: Zeharo aldatu da munduaren ikusmira harrez gero
2021eko Urriren 20an osatu dira 10 urte ETAk behin betiko suetena aldarrikatu zuenetik. Harrez gero gure munduan aldaketa handiak izan dira. Covid 19ak beste ikusimira bat eragin digu, baina mugarri izan diren gertakari asko ere izan dira. Horien errepasoa egin du Mikel Rotaetxek erreportajean.
13 Jun 2021
Hitanoa: Kolore pixka bat Euskararentzat
Euskara, Euskara denetik dauka lagunartean aritzeko erregistroa; Hitanoa deritzo. Hizketari, Toka esaten zaio mutilen artean bada eta Noka berriz hiztunak emakumezkoak direnean. Eta bereziki hiri zuzentzen naun, neska, Noka berpiztu dadin, ahalduntzeko beharra zeukanagu esparru horretan ere!
Hitanoaren barneko toka eta Nokaren erabilerak ez daude egoera beretsuan. Erreportajean, hizkuntza erregistro honen nondik norakoak ezagutzeaz gain, hitanoaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari begira jarriko gara.
Ez hagonala seguru eta adizkerak errepasatu behar ditunala? Lan hori ere erraztu zinan Ander Erranzek sortutako Adizkinator APP-ak. Dena eskura, Euskarari kolore pixka bat gehiago emateko. Gauzak asko aldatu dira Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-tik gaur arte.
Irati Barrena Bolinagak azalpenak Podkastean.
17 Mar 2021
150 urte Parisko komunaz: Mugarria historian eta ezkerraren erreferentea
Mende t´erdi igaro da Parisko Komuna sortu zenetik. Frantziako langile klaseak autogestioan gobernatu zuen Frantziako hiriburua, bi hilabete t´erdiz.Mugarria da historian eta utzi zuen arrastoa azpimarratzen du Ipar Euskal Herriko “Communards-en Lagunak” elkarteak. Podcastean, Iñaki Barcena EHUko zientzia politikoetako irakasleak testu ingurua jartzen dio iraultzari.
Parisko Komunan gizonak izan ziren nagusi, baina euren artean emakume batek anarkismoaren bandera beltzari heldu zion: Louise Michel bere izena.
Contact Barrutik
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Barrutik?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine