"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
“Benetan zabiz?” podcastaren jarraitzaileek Malenek eta Aitziberrek bakarrik grabatutako atalak gustura jasotzen dituztenez, neska dosi handia, atal honetakoa! Chat GPTk proposatutako jaki-nahaste arraroak probatu dituzte, gainera. Lotuta zeukaten gonbidatua ezin izan da etorri eta aspaldiko atalik random-ena egin dute gure neskek.Gimnasioaz, "Ricky Morty" marrazkiez, powerlifter direlakoez, euskarako C2 mailak eskatzen dituen baldintzez, eta masailezurra bere lekutik aterata izateaz hitz egin dute, besteak beste, atalean zehar.Zer moduz dabil Malen Donostian? Zergatik bizi da zakur batekin? Zer gertatzen da izozkailuan izoztuta dituzun pertsonak urtzen direnean? Zure etxean agertu daitezen arriskua dago? Denboraldi honetako sagardotegia antolatzen hasi al dira dagoeneko?Lan urte honetako beste kolaboratzaile bat aurkeztu dute: Ainhoa Vitoria, nesken lankide eta batez ere, laguna! Bizitzako azal-berritzeez hitz egin dute berarekin eta gomendio kulturala ere bota die Vitoriak.Benetan zabiz, galdu egingo duzula?
6 Nov 2026
6. La Txama, lorik egiten ez duzunean
Hau kaosa! “Benetan zabiz?” podcastera bigarren aldiz etorri dira atal honetako gonbidatuak: La Txama taldeko Tuli "El Bachatuli" eta Aitor Valcarlos! Aurrez etorri zirenetik aldaketa asko izan dituzte haien bizitzetan: Valcarlos aita izan da eta Tulik ezin izan du Argentinan artzaina izateko ametsa bete. Taldearen disko berria, Vol.2, kalean da! Aitortu dute albuma EHko artista ezagun batek ekoitzi diela eta, bestalde, norbaitek beraien azken lana zapuzteko ahalegina egin zuela. Zertarako deitu diote Janus Lesterri? Zergatik haserretu dira Aitziber eta Malenekin? Nor sartu dute Arrosaliren izozkailuan? Zergatik ezkondu dezake jendea Valcarlosek? Lehen baino lo gehiago egiten du guraso denetik? Behiekin obsesionatuta dago Tuli?Ez galdu atal ero hau!
30 Oct 2026
5. Ainhoa Etxebarria, Salda bazegoen
Atal honetako gonbidatuaren arabera, Euskal Herriko lehen txutxu-mutxu podcasta eurena da, baina horren inguruan eztabaidatzeko gonbidatu dute, hain zuzen ere, Ainhoa Etxebarria “Benetan zabiz?” podcastaren 168. atala denera!GUAU plataformako “Salda badugu” podcast berriaz, Ainhoaren ezkontzaz, Ana Rosa Quintanaz, jendeak kioskoetan erosi nahi izan zuen “Kaixo” aldizkariaren aleaz eta filmetako sexu eszenez aritu dira hiru neskak.Nolakoa da Etxeba? Zeintzuk dira bere hobbyak? Nor da bere erreferente handienetakoa? Jendea izozteko hozkailua eta hilekoaren mina simulatzen duen aparatua estreinatu dituzte, gainera. Benetan zabiz, galdu egingo duzula?
Who has been a guest on Benetan zabiz?
Names identified in recent episode analyses. Showing up to five guests.
Jon Kareaga
Mutiko
Tatta
Jone Laspiur
Alex Arteaga
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
4.9 / 5
269 ratings
Contact Benetan zabiz?
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine