Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta. Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita.
Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere. Hortik has liteke kontatzen euskal genealogia feminista.
13 May 2026
Ukendu kolektiboa orbainei
Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren istorioa ekarri dugu gogora horretarako, baita Kintsugiaz mintzatu ere. Portzierto: zuek bazenekiten zenbatgarren saioa genuen hau?
29 Apr 2026
Ahots gehiago letren erdigunean
Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua beretu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuek, genero disidentziek.
Who has been a guest on Berria FM
Names identified in recent episode analyses. Showing up to five guests.
Marivi Fernandez Roldan
Laura García Rodriguez
Lidia Latorre Bañares
Idoia Arraiza Zabalegi
Eva Perez-Pons
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
4.9 / 5
16 ratings
Contact Berria FM
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Berria FM?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine