Energia berriztagarriei buruz hitz egiteko podcasta Energia fosilekiko dugun mendekotasuna aztertzeko energia berriztagarriei behar duten balioa emateko trantsizio energetikoaren bidean. Aitor Urresti, ingeniaritza industrialean doktore eta EHUko energia berriztagarrien arloko irakasleak lagunduko digu berriztagarrien gaiari testu ingurua jartzen Euskal herrian eta munduan. EiTB podkast.
Nola murriztu gizakiak ingurumean uzten duen arrastoa
Zein arrasto ekologiko uzten dugu? Nola murriztu daiteke? Non jarri indargunea? Aitor Urresti, EHUko irakaslearen arabera, erabaki batzuekin ingurumenak asko eskertu dezake. Autoa konpartitzea, edo kilometro asko egiten duten jakien kontsumoa jaistea aipatu ditu, besteak beste.
2 Apr 2022
Trantsizio energetikorako bidean Nafarroa eta EAE
Urrats desberdinak egingo dituzte Nafarroak eta EAEk trantsizio energetikorako bidean. Egunotan onartu dituzte foru araua eta lege proiektua. Aitor Urresti EHUko irakaslearekin biak aztertu ditugu.
19 Mar 2022
Zein osagai behar dira energia berriztagarrietarako?
ISURI TXIKIKO ENERGIAK SORTZEKO BEHAR DEN METALEN ETA MINERALEN ESKAERA LAUZKOIZTU EGINGO DA 2040ERAKO. ZEIN MATERIAL BEHARKO DITUGU? NON LORTU? LITIOAREKIN ARAZOA EGON DAITEKE, EDO PLATINOAREKIN ETA NIKELAREKIN. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEKO MATERIALEN INGURUAN ARITU GARA AITOR URRESTIREKIN. ZEIN HERRIALDEK DITUZTE NIKELA EDO LITIOA? ESATARIA: NAGORE TELLERIA
5 Mar 2022
Zentral Nuklearrak Ukrainan. Energia nuklearra.
ENERGIA NUKLEARRAREN INGURUAN HITZ EGIN DU AITOR URRESTI, INGENIARI ETA EHU-KO IRAKASLEAK. ZEIN ARRISKU DU ZENTRAL NUKLEAR BATI ERASO EGITEAK? LAU ZENTRAL NUKLEAR DAUDE UKRAINAN. 15 ERREAKTORE GUZTIRA. UNE HONETAN ERRUSIAK BI ZENTRAL HARTU DITU MENDEAN UKRAINAN. ARMAGINTZA NUKLEARREN OSO AURRERATUTA DAGO ERRUSIA, URRESTIK ESAN DUENEZ. ESATARIA: NAGORE TELLERIA
5 Feb 2022
Zer da Aerotermia? Abantailak eta desabantailak
ZER DA AEROTERMIA? ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK.
AEROTERMIA, GEOTERMIA ETA HIDROTERMIA KATEGORIA BEREKO ENERGIA ITURRIAK DIRA. AEROTERMIAN, AIREA; GEOTERMIAN LURRA ETA HIDROTERMIAN, URA ERABILTZEN DA.
BEREZITASUNA DA, BEROA SORTZEAZ APARTE, HOTZA ERE SOR DEZAKETELA DA. HORRELA, NEGUAN ETXEA BEROTZEKO BALIOGARRIAK DIRA, ETA UDAN, ETXEA HOZTEKO.
28 Nov 2021
Aitor Urresti: ''Energia nuklearra ez da berdea''
Frantzia eta Alemaniaren artean ezbaidatu sortu zen Glasgown. Frantziak nahi du, energia nuklearra berde gisa onartzea, era horretan laguntzak jasoko bait lituzke zentral nuklearrak berritzeko. Baina, Alemaniak, ez du horrela ikusten. Aitor Urresti, EHUko ingenieritzako irakaslearen esanetan, energia nuklearra ez da berdea. Txinan ere gero eta gehiago eraikitzen ari dira. Baina
Energia nuklearra nola lortzen den azaldu du Aitor Urrestik.
13 Nov 2021
Zer akordio hartu dira Glasgown?
Erregai fosiletan dago gako nagusia, Aitor Urresti, EHUko irakaslearen arabera. Glasgown hartutako erabakiak aletu ditu Berriztagarriak berritzen podcastean. Urrestiren arabera, Cop-26 goi bilerako akordioan jaso diren puntuak egun ditugun beharretatik nahikoa urrun daude. Nola nahi, "aurrerapauso batzuk eman dira Glasgown" hala ete.
20 Oct 2021
Aitor Urresti: Nondik lortzen da gas naturala? Zergatik dago hain garesti?
Gas naturala, erregai fosila da. Negutegi efektua eragiten duten gasak isurtzen ditu, baina era berean, ikatza edo petrolioarekin konparatuta, ez da hain kutsakorra. Pandemia garaian, gas naturalaren produkzioa jaitsi egin zen, baina, une honetan kontsumoa handitu da eta produkzioa ez da hain bizkor hazi. Horren atzean espekulazioa legoke, prezio garestian saltzeko asmoa. Industria eta etxebizitzetan pisu handia du, energiaren % 40 gas naturaletik lortzen baita.
Euskal herrira Aljeriatik eta Marokotik ekartzen da gas naturala, gehienbat gas bideetatik.
Une honetan Aljeria eta Morokoren arteko hartu emanak gaiztotuta daude, eta ondorioz, Marokok gas bideak itxi egingo dituela mehatxu egin du. Aljeriak dio, itsasontziak erabiliko dituela gasa esportatzeko, baina, kontua da ez dagoela nahikoa itsasontzi. Euskadin, badago gas erreserba "Gaviota" deritzon plataforman.
Gasaren garestitzea Europa guztian gertatzen ari da. Aitor Urresti irakaslearen arabera, Europako herrialdeek irizpideak bateratu beharko lituzkete, eta gasaren erosketa bateratua egin. Urrestiren arabera, negu ausartak hartu behar dira, datorren neguan pertsona txiroenek gaizki pasa ez dezaten.
6 Oct 2021
Aitor Urresti: ''Agian, energia eolikorako parke txikiagoak behar dira''
Haize erroten bidezko energia bai edo eztabaidan sartu gabe, parke eolikoen tamainaz hitz egitea nahiago du Aitor Urrestik, EHUko energia berriztagarrien irakasleak. Errota handiek inpaktu handiagoa dute hegaztiengan eta hori aintzat hartu beharko litzateke, bere ustez, areago Euskal Herria migrazio gune denean. Arabako Iturrieta eta Arkamun parke eolikoak eraikitzeko proiektuak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak, ingurumenaren ikuspegitik ez direlako bideragarriak. Hortaz, txikiagoak diren bi proiektuk jaso dute oniritzia: Labraza eta Azazetakoak. Mendiak aske plataformaren iritzirako, handiak edo txikiak, denak dira bio-dibertsitatearen kontrakoa.
Badira hamar urte azken parke eolikoa eraiki zenetik eta itsasoan kokatutako erroten balizko proiektuetan ere aurrerapen teknikorik ez da izan azken urteetan.
23 Sept 2021
Aitor Urresti: Erregai fosilak eta fracking-a
Energia berriztagarriei buruz hitz egiteko podcasta abiatzen dugu. Energia fosilekiko dugun mendekotasuna aztertzeko, eta energia berriztagarriei behar duten balioa emateko asmoz trantsizio energetikoaren bidean.
Energia berriztagarriei buruzko berriak bilduko ditugu, Aitor Urresti, ingeniaritza industrialean doktore eta EHUko energia berriztagarrien arloko irakasleak lagunduko digu bide horretan. EiTB podkasteko eduki berri honetan, erregai fosilak eta fracking-a aztertuko ditugu, testu ingurua euskal herrian eta munduko mailan jarrita.
Contact Berriztagarriak berritzen
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Berriztagarriak berritzen?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine