"Bidegurutzean" ETBko saiotik eratorritako podcasta da hemen biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte.
36. Nina Coyote eta Chico Tornado: ''Bagaude, bagoaz eta bagatoz''
Argia da Ursula Strong eta esaldi batean adierazi digu, Nina Coyote eta Chico Tornado ''Bagaude, bagoaz eta bagatoz'', indartsu daude eta uneari lotuta daude.Dantzatzea eta farre egitea dira Nina Coyoteren iritzirako bizitzak ematen dizkigun tresnak bizitzari hobeto aurre egiteko eta aukera horiek baliatzen saiatzen dira Koldo Soret eta biak, lokalean sartu eta aurrera egiteko eta musikaren bitartez duten sormena azaleratzeko.Euskal musikari eta musikari taldeak hurbilago ezagutzeko bidea da "Bidegurutzean" podcast hau.
22 Jun 2021
35. Kokein: Zaloa Urain, ''Kantuak eta musika dira nere pasiorik handiena''
Zaloa Urainek ez du maite helburuak beti berberak izatea. Musikak "era bat" zoratzen du. Kantuak eta musika ditu pasio bizitzan eta antza ematen zaio! Kantu batek duen indarra "magikoa" dela iruditzen zaio eta abeslari eta entzulearen arteko interakzioan sinisten du. Itzalak sortzen badira, eskarmentuak erakutsi dio argia nola ez estali eta barrutik indarra nola atera.Entzun ETB-1eko "Bidegurutzean" saiotik eratorritako podcasta.
22 Jun 2021
34. Cobra: ''Ahotsak ematen dio izaera abesti bati''
Cobra, Bilboko Metal rock taldea "Bidegurutzean" jarri dugu podcast honetan. Haritz Lete, David Gonzalez, Josu Luengo eta Ekain Elorza aspaldian dabiltza eszena tokian eta badute eskarmentua. Hala ere, entzuleen aurrera azaltzen diren bakoitzean , "bi izan edo bostehun" barrutik ateratzen diren sentimenduak azaleratzen saiatzen dira eta duten onena ematen. Abesti bati ahotsak ematen diola izaera dakite, "onerako eta txarrerako", beraz jendaurrean, diren bezalakoak azaltzeko jartzen dute indarra.
Contact Bidegurutzean
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Bidegurutzean?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine