Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Asier Apaolaza mediku forentseak azken erronka bat izango du autopsia mahaiaren gainean zain. Kasu honetan, gorputegira ekarri duten gorpua emakumezko batena da, baina bere izena -eta, are, izana- misterio laino baten atzean ezkutatzen dira. Podcast sailari amaiera ematen dio laugarren atalak.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
10 Dec 2024
3. Begi bat ixten du
Asier Apaolaza mediku forentseak ez du atsedenik hartzen eta gero eta kasu zailagoak iristen dira bere kirofano mahaira. Oraingo honetan ezohiko autopsia burutu beharko du, gorputegira ekarri dioten hildako gizonak zorriak baititu. Hori, eta zakur batena dirudien lepokoa, Pintto izenarekin.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
3 Dec 2024
2. Nahi dugun guztia
Olentzeroren heriotzaren ustekabeko nondik norakoak azaleratu ostean, erronka are zailagoa izango du atal honetan Asier Apaolaza mediku forentseak. Ez bat, baizik eta bi hildako ekarriko dizkiote gorputegira autopsia egiteko. Emakumezkoa bat, gizonezkoa bestea. Maritxu eta Bartolo.Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
26 Nov 2024
1. Olentzero joan zaigu
Asier Apaolaza mediku forentsearen lana ez dela atsegina edozeinek daki. Horrez gain, gorputegira iristen zaizkion hildakoen gorpuei autopsia burutu eta heriotzaren kausa zehaztea ez da beti erraza izaten. Honakoan, adineko gizon lodikote baten gorpua du mahai gainean, ikazkina lanbidez…Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".
25 Nov 2024
0. Hil ostean isiltzea, ez da aukera bat
Xabi Payak idatzitako soinu fikzioa dugu "De Rigor Mortis".Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen dira egunero. Ikatzez zikindutako tripaundia, jainkosa itxurako emakumea, ardo usaidun neska edota likantropo arraroa kasu. Miren laguntzailearekin batera beren iragana disekzionatzen dute, sorpresa, sekretu eta ezustekoak topatzeko. Nor ote da ohatilan dagoen izaki hori?
Contact De Rigor Mortis
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of De Rigor Mortis?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine