Abesti guztiek gordetzen dute istorio bat atzean. Podcast honetan, musikaria estudiora gonbidatuko dugu, abesti bat grabatu eta haren atzean dagoen korapiloa askatzeko.
-
Todas las canciones cuentan una historia. En cada capítulo de este podcast invitaremos a un músico al estudio, para grabar una canción y revelar la historia que esconde.
Izaki Gardenak taldeak jotzeari utziko dio, azken birako kontzertuetaz gozatzen ari dira orain eta, normala den bezala, nostalgia agertu da.
Atzera begirada honetan iraganean egindako abestiak etorri zaizkie gogora, batzuetan zaharrak izateagatik ganbaran uzten direnak, baina, aldi berean, taldeari zentzua ematen diotenak.
Hain zuzen ere abesti horietako bat da DK Sessions honetan ezagutuko dugun 'Zuen eguzkia'.
14 Oct 2026
#04. - Nun da Wally?
ØDEI, Odei Barrosoren izen artistikoa da. 2010. urtean hasi zuen bere ibilbidea rap abeslari eta musikagile gisa, baina errimekin eta inprobisazioarekin duen erlazioa aurretik datorren zerbait da.
Ibilbide luze honetako azken urteetan bakarlari gisa aritu da eta 2025ean kaleratu zuen bere bakarkako bigarren lan luzea: Goizegi Hiltzeko. Disko horretan topatuko dugu DK Sessions honetan ezagutuko dugun 'Nun da Wally? abestia.
3 Dec 2025
#03.- LA IJA D UN MUNIPA, Kiliki
Beñat Rodrigo, Kiliki, Chillmafiarekin antzoki eta areto handiak betetzetik dator. Taldearen ibilbidea amaituta, bakarkako proiektua kaleratu du 'Iltze 1' izenekoa. DK Sessionsen atal honetan, 'La ija d un munipa' abestia grabatu du gure estudioetan. Eta akordez akorde, hitzez hitz, desegin digu sortze prozesua azalduz.
17 Sept 2025
#03.- NANIREN ETXEA, Sua Enparantza
Aktorea, dantzaria, artista multidiziplinarra eta musikaria ere bada Sua Enparantza. Estudiora etorri da abesti intimista hau grabatzera, eta bere anaiari eskaini dio.
17 Jun 2025
#02.- KANPOSANTUKO BANKETEA, Amorante
Tio Jose Mariren testuetatik abiatuta sortu zuen 'Kanposantuko Banketea' abestia Iban Urizar Amorantek. Abestia nondik nora sortu zuen kontatu du atal honetan.
16 May 2025
#01.- GONA, Maite Larburu
Zer ezkutatzen da gonaren azpian?
Podcast Authority Score: 6 / 100
A composite of feed quality, social presence, YouTube performance and engagement. Read the methodology.
Quality
11
Social presence
0
YouTube
0
Engagement
0
Contact DK SESSIONS
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of DK SESSIONS?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine