"Dodoa" podcasta haurren gozagarria da, Iñigo Astizen letra eta Jabier Muguruzaren musikaren bidez, 2021ean sortu zituzten abestien osagarria. Bikoari Mikel Azpiroz musikaria batu zaio, pianoa eta soinu teknikari gisa. Hiruen arteko elkarrizketaren bidez ezagutuko ditugu behia, ardia, lehoia, edo eta boa konstriktorra nor diren, "Dodoak" duda-mudak argitzen dituen bitartean.
Inigo izua da. Beldurtuta dago bakarrik dagoela pentsatuz. Jabierrek errinozeroaren istorioa kontatu dio lasaitzeko. Eta dinosauroei buruz ere hitz egin dute. Noiz desagertu ote ziren dinosauroak. Jabierrek azalduko dizu kantuaren bidez.
30 Dec 2022
5. Garbigailuak eta beste mamu batzuk
Mikel falta da. Ez Jabierrek, ez Inigok ez dute ikusi azken orduetan. Non ote dabil? Bat-batean, izua sortu dien soinu bat entzun dute. Nor ote da? Mamua? Baina mamurik ez da existitzen!
29 Dec 2022
4. Lehoiak, dentistak eta beste piztia batzuk update
Jabier eta Inigok Pitxitxi ezagutu dute; Mikelen katua. Berezia da musikarentzat, eta deserosoa da bera pianoa jotzen entzutea. Lehoiarentzat ere deserosoa da dentistarengana joatea, haginetako minez dagoenean. Beldurtu egiten ote da lehoia?
28 Dec 2022
3. Ardiak eta abeeeeeeezedarioa
Beeeeeee! Beeeee! Beeeeeeeeeeeeee!Bai zaila dela entzun nahi ez duenarekin hitz egitea. Eta ur azpian? ur azpian entzuten ote dute arrainek? Zaila da arrain ontziaren barruan igeri egitea?Galdera horiek argitzeko entzun Jabier, Mikel eta Inigoren "Dodoa" podcastaren 3. atala.
27 Dec 2022
2. Satorrak, boak eta beste maitale batzuk
Animalia eta piztiek, pertsonak bezala, elkar maite dute. Baina gizakien artean bezala, animalien artean ere ez dute beti elkar ulertzen. Begira zer gertatu zaien zelaiko satorrei. Eta ezagutu, Boa boa konstriktorra.
26 Dec 2022
1. Behiak eta beste piztia arriskutsu batzuk
Oihanean murgilduta daude "Dodoa" podkastaren lehen atalean Jabier, Mikel eta Inigo. Piztien artean topatu dute behi bat. Baina oihanean bizi dira behiak ala zelaian?Entzun "Dodoa" podcastaren lehen atala, kokatzeko eta kantatzeko!
21 Dec 2022
0. Trailerra: Dodoak duda du
"Dodoa"k podcasta haurren gozagarria da. Jabier Muguruzaren ekimena eta musikarekin eta Inigo Astizen letrekin osatua. Bikoari, Mikel Azpiroz batu zaio, bere pianoa eta teknikarekin. Hiruen elkarrizketaren bidez ezagutuko ditugu podcast bilduman behia, ardia, lehoia, edo eta boa konstriktorra. Piztiekin batera, mamuren bat edo beste ere azaldu da podcats bilduma egiterakoan, baina kantuaren bidez uxatu dute…Jakina, beti dodoaren duda mudak argitzen ahalegintzen da hirukoa.
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Apple Podcasts (US)
5.0 / 5
1 ratings
Contact Dodoa
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Dodoa?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine