“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek."Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Alderantzizko gorrotoa atal honetakoa. Begirada aldatu eta Maider Uriarte aurkezleak ezagutzen ez duen gai bat jarriko da mahaigainean. Gorrotoa ez da partekatuko aurkezlearen eta gonbidatuaren artean, baina ezaugarri komunak topatuko dituzte.Hegoalde gorrotatzera etorri da Urruñatik Esteban Bastié kazetaria.Elkarrizketa entzun eta erabaki zer den gorrotagarriagoa Hegoalde edo Iparralde. Are gehiago, Iparralde deitzen diogun horretan desberdintasunak ere badirela frogatu dugu.
26 Oct 2026
7. Gorroto ditut runnerrak, Ander Maldabi
Nola bilakatzen da norbait runner? Adin-krisiarekin lotuta omen dago kirola egiteko behar hori, baina hanketako minak, txandal fluoreszenteak eta runclub baten parte izateak merezi du? Ander Malbadirentzat bai; bera umoregilea da, eta barre egin dugu berarekin, antza denez, ez zuelako bere burua runnertzat jotzen.
20 Oct 2026
6. Gorroto ditut anai-arrebak, Xabat eta Joanes Illarregi
Anai-arreben arteko erlazioak gorabeheratsuak izan ohi dira: batzuetan maitasuna, bestetan gorrotoa… Anekdota-bilduma bat sortu genezake elkarrekin bizitako momentuekin, zehazki Xabat eta Joanes Illarregi anaiek bizitako une polit zein beldurgarriekin. Bestela galdetu haien amonari! Bi bertsolari nafarrak amonaren etxera joaten zirenean, urduri jartzen zen amona. Zergatik ote?
13 Oct 2026
5. Gorroto dut etorkizuna, Alex Padilla eta Ainhoa Etxebarria
Zer izan nahi duzu handitan? Txikitatik etorkizunean pentsatzera behartzen gaituzte, espektatiba batzuk sortzera eta bat-batean 30 edo 40 urte betetzean, bizitzak zaplazteko bat ematen dizu, ez dituzulako zure txikitako ametsak bete.Horregatik egiten dute terapia Alex Padillak eta Ainhoa Etxebarriak “Salda Badugu”bideopodcastean, famatuekin salda bat hartzen duten bitartean, horrela adin krisiak hobeto eramaten baitira.
6 Oct 2026
4. Lur Errekondo. Gorroto dut gimnasioa
Emakume izanda gimnasioa, gehienetan, arrotza egiten da, bereziki makinen gune hori non gehiengoa gizonezkoa den. Baina, ez hori bakarrik, fauna aberatsa eta portaera bereziak topatzen dira gimnasioetan, bereziki, ispiluen aurrean!Ikerketa antropologiko bat egin genezake gimnasioaren inguruan, eta gure iturri nagusia Lur Errekondo izan da, aurkezlea, kirolaria eta entrenatzailea. Gainera, gimnasio bat du!
29 Sept 2026
3. Josune Otegi. Zahartzaroa gorrotatu
Zer da zahartzea? Urte batzuk betetzearen ondorioa edo jarrera kontua? Maiderrek argi du: bizitzeko grina galtzearekin lotura du zahartzaroak. Horregatik zahartzen ez dakien gonbidatua ekarri du estudiora: Josune Otegi. Hainbat urtez tabernetan lan egin eta gazte zein helduekin egon ondoren, argi du zein den gazte sentitzeko gakoa. Jakin nahi? Entzun bada, ilusioa islatzen duen elkarrizketa
22 Sept 2026
2. Aner Ansorena: Gorroto dut politikoki zuzena izatea
Badago bizitzan politikoki zuzena izatea baino zerbait aspergarriagorik? Zergatik jendea eta politikariak beldur dira pentsatzen dutena adierazteko?Galdera horiek erantzuteko, politikoki zuzena izatetik ihes egiten duen gonbidatua dugu: Aner Ansorena. Bera aholkulari politikoa da eta inor baino gehiago gorroto du gaurko gaia.
15 Sept 2026
1. Danel Galdaera. Edertasuna gorrotatu
Denboraldi berriari hasiera emateko gizartearen obsesio nagusienetako bat jarri dugu mahai gainean: edertasuna. Nork ez du gorroto edertasuna eta horrek eragiten dituen inposaketak? Nork ez ditu gorrotatzen guapoak? Horren guztiaren inguruan hitz egiteko Euskal Herrian dagoen pertsonarik sexyena ekarri du Maiderrek estudiora: Danel Galdaera. Galanta izateaz gain, umoregilea da bera.
13 Jan 2026
10. Amaia Izar. Gorrotatu erreformak
Azken atal hau Maiderrek gehien gorroto duen lekutik grabatu da: obretan dagoen bere etxetik. Erreformak gorroto ditu eta horien gainean hitz egiteko eraberritzeak gehien maite dituen pertsona gonbidatu du bere etxera: Amaia Izar. Berak inmobiliaria bat dauka eta home staging teknikan aditua da.
30 Dec 2025
8. Nerea Arriola. Gorrotatu bizilagunak
Nerea Arriola antzezlea da. Etxebizitzen-bloke batean bizi da eta ondo ezagutzen du auzokideen erkidegoen aniztasuna nolakoa den. Pomeranian txakurra duen bizilaguna, une oro negarrez dagoen haurra, edo pianoa jotzen ikasten dabilena… Baina, zein da Nerearen rola? Bera da bizilagunik okerrena?
16 Dec 2025
6. Joseba Agirre. Gorrotatu postureo musikala
Joseba Agirre Azken Sustraiak taldeko abeslaria da. Euskal rock erradikalaren herentzia musikala litzateke berea, baina aspaldi utzi zion gaiztoarena egiteari. Itxurakeria nagusi da musikaren munduan, baina ez bakarrik musikarien artean; entzuleen artean okerragoa da. Pentsatu: zenbat kontzertutan egon zara azken urteetan? Zenbat bideo grabatu dituzu?
9 Dec 2025
5. Eider Garcia Durana. Gorrotatu pertsona osasuntsuak
Eider García Durana harri-jasotzailea da, baina herri-kiroletan murgildu aurretik beste hainbat kiroletan aritu izan da. Esperientzia horietatik asko ikasi duen arren, bidean gorrotagarriak suerta daitezkeen pertsonak topatu ditu: predikatzaileak, gymbroak, paternalistak…Nola ez gorrotatu horrelako jendea?
2 Dec 2025
4. Bittor Barandiaran. Gorrotatu foodiak
Bittor Barandiaran sukaldaria da, eta, era berean, sareetara errezeten bideoak igotzen ditu. Bere bideoetan ez dituzu matcha tea edo smash hanburgesa gorrotagarriak topatuko. Zergatik jarri dira modan? Zergatik jatea esperientzia bat bilakatu da?
25 Nov 2025
3. Jone Zalduegi. Lagunen bikotekideak gorroto
Jone Zalduegi, Emoki elkarteko hezitzailea da, eta, edonork bezala, bere lagunen bikotekideak gorroto izan ditu. Baina nork ez du gorroto bikotekide toxikoa, perretxiko bat baino gutxiago hitz egiten duena edo uneoro protagonista izan nahi duena? Zer egin kasu horietan?
18 Nov 2025
2. Kiliki. Haterrak gorroto
Kiliki hater naturala da; sareetako animalia eta bere zainetan darama gorrotatzeko grina du. Hater batek, baina, haterrak gorrota ditzake? Existitzen dira gorrotagarriak ez diren pertsonak?
11 Nov 2025
1. Irati Erauskin. Gorrotatu ezkontzak
Irati Erauskin psikologoa eta eduki sortzailea da, eta gazte askori gertatzen zaien moduan, ezkontzetaz nazkatuta dago. Zergatik ezkontzen da jendea? Zergatik bilakatu dira zirku batean? Hainbeste ligatzen da ezkontzetan? Eta despedidak Logroñon, zertarako?
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
5.0 / 5
3 ratings
Contact Gorroto
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Gorroto?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine