

- 13
- Episodes
- 2022
- First episode
About Harresi ikusezina
"Harresi ikusezina"k Gipuzkoa zeharkatzen duten migranteen egoera jorratzen du. 20.000tik gora pertsona batez ere Afrikarrak. Gutxienez 7 hildako izan dira ahaleginean. Cristina Tapiak protagonista, aditu eta boluntarioen testigantzak jaso ditu. Europako legediaren mugak zorrotzak, polizia, elkartasun harrera sareak edo eta jarrera arrazistak dokumentalean. ULU Mediak, EITB podkastentzat.
- Publisher
- EITB Radio Televisión Pública Vasca
- Category
- society & culture
- Language
- eu
- Explicit
- No
- First episode
- 13 Nov 2022
- Latest episode
- 21 Dec 2022
Latest episodes
13 episodes in the feed.

21 Dec 2022
#06.- atala: (J.B.) Etorkinen etorkizuna
Harresi ikusezinaren 6. atalean etorkizunaren inguruan aritu gara. Baita esperantzari buruz ere. Biharko egunari begirada bat luzatzen saiatuko gara. Zer gerta daitekeen aurreikusten, ikara eta ilusioen bezperako kronika egiten saiatu gara. Horretarako, orain arte parte hartu duten ahotsak etorkizunaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatu ditugu: Irungo Harrera Sareko Josune Mendigutxia eta Gari Garaialde, Francisco Rodríguez abokatua, Iker Barbero EHUko soziologoa, Kristin Artola Bidasoa Etorkinekin taldeko boluntarioa, eta Amets Arzallus idazle eta bertsolaria. Eta, batez ere, migranteei galdetu diegu esperantzari buruz, Bama Lasana-ri, Idrissa Fofana-ri eta Ali Akla-ri. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia HuiciGrabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier AranzabalItzulpenak: Silvia Tapia HuiciBikoizketa: BieuseArtea: Eider EibarSintonia: Willis Drummond (Bidasoa) Ulu Mediak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, EITB Podkasterako egindako ekoizpena.

21 Dec 2022
#06.- atala: Etorkinen etorkizuna
Harresi ikusezinaren 6. atalean etorkizunaren inguruan aritu gara. Baita esperantzari buruz ere. Biharko egunari begirada bat luzatzen saiatuko gara. Zer gerta daitekeen aurreikusten, ikara eta ilusioen bezperako kronika egiten saiatu gara. Horretarako, orain arte parte hartu duten ahotsak etorkizunaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatu ditugu: Irungo Harrera Sareko Josune Mendigutxia eta Gari Garaialde, Francisco Rodríguez abokatua, Iker Barbero EHUko soziologoa, Kristin Artola Bidasoa Etorkinekin taldeko boluntarioa, eta Amets Arzallus idazle eta bertsolaria. Eta, batez ere, migranteei galdetu diegu esperantzari buruz, Bama Lasana-ri, Idrissa Fofana-ri eta Ali Akla-ri. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia HuiciGrabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier AranzabalItzulpenak: Silvia Tapia HuiciBikoizketa: BieuseArtea: Eider EibarSintonia: Willis Drummond (Bidasoa) Ulu Mediak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, EITB Podkasterako egindako ekoizpena.

14 Dec 2022
#05.- atala: Linboa
Harresi ikusezina podcastaren 5. atalean, Gari Garaialde argazkilari eta boluntarioarekin Endarlatsara joan gara, migranteek egiten duten bidea egitera. Baionan, Francisco Rodríguez abokatuarekin hitz egin dugu. Berak azaldu digu migranteak "pertsona non grata" jotzen direla, errefuxiatu gisa tratatuak izan beharrean. Eta bukatzeko Parisen boluntarioek egiten duten lana ezagutu dugu, baita kalean bizi diren migranteen esperientziak ere. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) EITB Podkasterako Ulu Mediak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako ekoizpena

14 Dec 2022
#05.- atala: (J.B.) Linboa
Harresi ikusezina podcastaren 5. atalean, Gari Garaialde argazkilari eta boluntarioarekin Endarlatsara joan gara, migranteek egiten duten bidea egitera. Baionan, Francisco Rodríguez abokatuarekin hitz egin dugu. Berak azaldu digu migranteak "pertsona non grata" jotzen direla, errefuxiatu gisa tratatuak izan beharrean. Eta bukatzeko Parisen boluntarioek egiten duten lana ezagutu dugu, baita kalean bizi diren migranteen esperientziak ere. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia HuiciGrabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier AranzabalItzulpenak: Silvia Tapia HuiciBikoizketa: BieuseArtea: Eider EibarSintonia: Willis Drummond (Bidasoa) EITB Podkasterako Ulu Mediak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako ekoizpena

7 Dec 2022
#04.- atala: Migrariak
Afrika gurutzatu, Espainia zeharkatu eta azken txanpa da Irun. Baina, migrante gehienek Frantzia dute buruan, askok, Paris, baina askotan ez dakite non dagoen, ezta nolakoa den hiri hori ere. Gu ere amesgaizto bihurtzen den amestutako Parisera joan gara, eta bertan Idrissa Fofana ezagutu dugu. Boli Kosta utzi zuen eta Afrika gurutzatu zuen Ibrahim bere hamar urteko semearekin. Bere emaztea lehenago egindako bidea errepikatu zuten. Paris, ordea, ez da berak pentsatzen zuen bezala. Irudikatu zuten Paris hori, benetako Parisetik oso urrun dago. Idrissak zerotik hasi behar izan du bizitza eraikitzen Frantziako hiriburuan. Harresi ikusezina pocastaren atal hau, bikoiztuta dago. Euskaraz gidatua eta lekukotzak bikoiztuta daude. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) EITB Podkasterako Ulu Mediak egindako ekoizpena (Gipuzkoako Foru Aldundiarenlaguntzarekin).

7 Dec 2022
#04.-atala: (J.B.) Migrariak
Afrika gurutzatu, Espainia zeharkatu eta azken txanpa da Irun. Baina, migrante gehienek Frantzia dute buruan, askok, Paris, baina askotan ez dakite non dagoen, ezta nolakoa den hiri hori ere. Gu ere amesgaizto bihurtzen den amestutako Parisera joan gara, eta bertan Idrissa Fofana ezagutu dugu. Boli Kosta utzi eta Afrika gurutzatu zuen Ibrahim, bere hamar urteko semearekin. Bere emazteak lehenago egindako bidea errepikatu zuten. Paris, ordea, ez da berak pentsatzen zuen bezalakoa. Irudikatu zuten Paris hori, benetako Parisetik oso urrun dago. Idrissak zerotik hasi behar izan du bizitza eraikitzen Frantziako hiriburuan. Jatorrizko bertsioan duzu atal hau. Euskaraz gidatua eta lekukotzak berezko hizkuntzetan jasota. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) EITB Podkasterako Ulu Mediak egindako ekoizpena (Gipuzkoako Foru Aldundiarenlaguntzarekin).

30 Nov 2022
#03.- atala: (J.B.) Pertsonak
Ikaragarria da muga zeharkatzen duten migrarien kopurua. Etenik gabeko fluxua da, agortzen ez den errekaren antzera. Eta guretzat, denak berdinak dira. Denak dira gauza bat bera eta bakarra: migrariak. ACNURen arabera, 2021ean 89,3 milioi pertsonek etxea utzi zuten hainbat arrazoiengatik: bizitza osoa motxila batean. Baina kopuruen eta definizio orokorren gainetik, ahots, aurpegi eta errealitate desberdinak ezagutuko ditugu Harresi Ikusezina podcastean. "Pertsonak" atalean Ali Akla ezagutu dugu. Togo utzi zuen 15 urterekin eta sei urteko bidaia egin behar izan zuen Frantziara iritsi arte. Egun, Hendaiako apezaren etxean bizi da, Jean Marc Lavignen etxean. Bost aldiz saiatu zen Irungo muga gurutzatzen. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) Ulu Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

30 Nov 2022
#03.- atala: Pertsonak
Ikaragarria da muga zeharkatzen duten migrarien kopurua. Etenik gabeko fluxua da, agortzen ez den errekaren antzera. Eta guretzat, denak berdinak dira. Denak dira gauza bat bera eta bakarra: migrariak. ACNURen arabera, 2021ean 89,3 milioi pertsonek etxea utzi zuten hainbat arrazoiengatik: bizitza osoa motxila batean. Baina kopuruen eta definizio orokorren gainetik, ahots, aurpegi eta errealitate desberdinak ezagutuko ditugu Harresi Ikusezina podcastean. "Pertsonak" atalean Ali Akla ezagutu dugu. Togo utzi zuen 15 urterekin eta sei urteko bidaia egin behar izan zuen Frantziara iritsi arte. Egun, Hendaiako apezaren etxean bizi da, Jean Marc Lavignen etxean. Bost aldiz saiatu zen Irungo muga gurutzatzen. Bikoiztutako atala duzu hau. Kontakizuna Euskaraz eta lekukotzak bikoiztuta jasotzen dituena. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia HuiciBikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) Ulu Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

23 Nov 2022
#02.- atala (J.B.): Ikusezina
Kristin Artolak ,Bidasoa etorkinekin elkarteko kideak eta Amets Arzallusek, Irungo Harrera Sareko kide ohia, bertsolaria eta idazleak, ikusezina zena ikusi egin zuten, harrera elkarteetan edo beren kasa laguntzen dabiltzan beste zenbait jendek bezala. Irudi konkretu batek, akziora eraman zituen. Lagundu zuten lehenbiziko perstona izan zen haien jarrera aldatu arazi zuena. Harresi ikusezinaren bigarren atalean, "ikusezina" dena, ikusi dutenekin hitz egin du Cristina Tapia Huicik. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia HuiciGrabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier AranzabalItzulpenak: Silvia Tapia HuiciBikoizketa: BieuseArtea: Eider EibarSintonia: Willis Drummond (Bidasoa) Ulu Mediak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, EITB Podkasterako egindako ekoizpena.

23 Nov 2022
#02.- atala: Ikusezina
Kristin Artolak ,Bidasoa etorkinekin elkarteko kideak eta Amets Arzallusek, Irungo Harrera Sareko kide ohia, bertsolaria eta idazleak, ikusezina zena ikusi egin zuten, harrera elkarteetan edo beren kasa laguntzen dabiltzan beste zenbait jendek bezala. Irudi konkretu batek akziora eraman zituen. Lagundu zuten lehenbiziko perstona izan zen haien jarrera aldatu zuena. Harresi ikusezinaren bigarren atalean, "ikusezina" dena, ikusi dutenekin hitz egin du Cristina Tapia Huicik. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia HuiciGrabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier AranzabalItzulpenak: Silvia Tapia HuiciBikoizketa: BieuseArtea: Eider EibarSintonia: Willis Drummond, "Bidasoa" Ulu Mediak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, EITB Podkasterako egindako ekoizpena.

16 Nov 2022
#01.-atala (J.B.): Harresia
Egunero, Europarako bidean Afrikatik etortzen diren migranteak Irundik pasatzen saiatzen dira. Bidaia luze eta neketsua egiten dute eta azken txanpan daudenean, Frantziako poliziak enegarren oztopoa jartzen die. Egungo Europar Batasunean, mugarik badago edo ez dago? Eta egotekotan, zer da? Muga ala harresi bat? Harresi ikusezina podcastaren lehenbiziko atalean, Cristina Tapia Huici kazetariak iraganeko eta egungo muga eta polizia-kontrol arrazistei buruz hitz egin du Gari Garaialde Irungo Harrera Sareko boluntarioarekin, Koldo Nagusia kazetaria eta Rosa Arburua eta Iker Barbero irakasleekin. Jatorrizko bertsioa duzu hau. Haría euskaraz eta lekukotzak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez entzungo dituzu. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) ULU Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

16 Nov 2022
#01.- atala: Harresia
Egunero, Europarako bidean Afrikatik etortzen diren migranteak Irundik pasatzen saiatzen dira. Bidaia luze eta neketsua egiten dute eta azken txanpan daudenean, Frantziako poliziak enegarren oztopoa jartzen die. Egungo Europar Batasunean, mugarik badago edo ez dago? Eta egotekotan, zer da? Muga ala harresi bat? Harresi ikusezina podcastaren lehenbiziko atalean, Cristina Tapia Huici kazetariak iraganeko eta egungo muga eta polizia-kontrol arrazistei buruz hitz egin du Gari Garaialde Irungo Harrera Sareko boluntarioarekin, Koldo Nagusia kazetaria eta Rosa Arburua eta Iker Barbero irakasleekin. Bikoiztutako bertsioa duzu hau, haria euskaraz eta lekukotzak euskarara bikoiztuta entzungo dituzu. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia HuiciGidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) Ulu Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

13 Nov 2022
#00.- Trailerra: Harresi ikusezina
Azken lau urteotan, 20.000 pertsona inguruk, gehienak Afrikatik etorritakoek, Frantziarako bidean Irundik zeharkatzea lortu dute, eta horietako zazpi, gutxienez, hil dira Bidasoa gurutzatu nahian. Cristina Tapia Huici kazetariak zuzendutako sei ataleko sail dokumentala da Harresi ikusezina eta, besteak beste, migranteei, adituei eta boluntarioei ahotsa ematen die. Podcastak mugaren gorabeherak errepasatu eta hainbat gai jorratzen ditu: Europak eskaintzen dituen eskubideak, kutsu arrazista duten polizia-kontrolak, Iparraldean eta Hegoaldean sortutako harrerako herri-mugimenduak eta istorio pertsonalak. Zuzendaria eta ekoizlea: Cristina Tapia Huici Gidoia: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria eta Cristina Tapia Huici Grabazioak, edizioa eta soinu-diseinua: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal Itzulpenak: Silvia Tapia Huici Bikoizketa: Bieuse Artea: Eider Eibar Sintonia: Willis Drummond (Bidasoa) ULU Mediak EITB Podkasterako egindako ekoizpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Contact Harresi ikusezina
- Guest appearances
- Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Harresi ikusezina?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show
Podcast research with Pod Engine