8. ALCER elkartea: Hilotz bakar batek zazpi bizitza eman ditzake
Bi gonbidatu ekarri dizkigu Nere Erkiagak organo dohaintzaz hitz egiteko. ALCER Gipuzkoa elkarteko Maider Amenabar gizarte langilea, eta Miren Josune Martija, orain hamar urte giltzurrun bat jaso zuen emakumea.Berrogei eta bost urte bete ditu ALCER elkarteak eta bere lanaz eta egunerokoaz argibideak eman dituzte podcastean. Organo emaile izateko borondatea hurbilekoei jakin arazi eta idatziz jartzearen garrantzia azpimarratu digute.
23 Jul 2021
7. Nere Erkiaga tanatologoa: Ariketa praktikoa; azken borondateak idazten
Heriotzaren inguruko gogoeta zenbait egin ostean, podcstaren azken atalean hitzemandako ariketa praktikoa gauzatu nahi izan du Nere Erkiaga tanatologoak, azken borondateen agiria idatziz ondo zehaztuta utzi hil hurren dagoenean, bere ordezkariek gauzak nola egitea nahi duen jakin arazteko naturaltasun osoz.Eutanasia legea indarrean jarri berria da eta zehaztasun hori ere utzi liteke idatziz dagoeneko. Zer nahi duzun eta zer ez erabakitzeko, bideak eta prozedura zehaztu dizkigu ulertzeko modu errazean. Lehen arretako medikuak edo eta osasun erregistroa borondate agiriak uzteko lekuak.
16 Apr 2021
6. Inigo Suberbiola: ''Ahalduntzea ona da heriotzari beldurra galtzeko''
Heriotzari bizkar emanda bizi gara, ez ikusiarena egiten diogu bere iritsiera saihestuko bagenu bezala. Baina iritsi, iritsiko da eta herio iristen denerako prestatuta egotea bezalakorik ez da.Bizitzako beste esparruetan bezala, heriotzaren aurrean ere ahalduntzea egoera gertatzen denerako gu eta gure ingurukoak prest egoteko. Inigo Suberbiola, zainketa aringarrien arloko medikuak, "normaltasunaren" garrantzia azpimarratu digu, Gaiaz hitz egitea eta behar besteko informazioa eskatzeak, pertsona lasaitu eta datorrenaren aurrean ahalduntzeko. Lehen arretako medikuak asko lagundu dezake.
29 Mar 2021
5. Inigo Suberbiola: ''Sedazioa, hil hurren dagoenaren lasaigarri''
Sedazioari eskaini diogu "Hil arte bizi" atalaren gaurko podcasta. Inigo Suberbiola etxeko ospitalizazioan dabilen medikua, zaintza aringarrietan aditua da eta argi eta garbi utzi nahi izan digu zaintza aringarrietan erabiltzen diren botika eta helburuak oso zehatzak direla, hil hurren dagoen pertsonari lasaiago egoten laguntzea. Izan ere senide askoren kezka izaten da, bere hurbilekoari botikekin bizitza laburtzen ari ote zaion pentsatzea.Nere Erkiaga tanatologoak egindako galderei erantzunez, biek argitu nahi izan dute eutanasia eta zaintza aringarriak gauza zeharo ezberdinak direla.
26 Mar 2021
4. Inigo Suberbiola: ''Moldatu bere erritmora, egon, kontzientzia hartu''
21 Mar 2021
3. Inigo Suberbiola: ''Hil hurren dagoenari, alboan egonda laguntzen zaio''
Inigo Suberbiola medikua, etxeko ospitalizazioan trebatua dago eta hil hurren dauden pertsonak eta hauen familiak egunero artatu behar izaten ditu. Horregatik gonbidatu du Nere Erkiaga tanatologoak bere podcastera.Suberbiolak garbi utzi digu, hil hurren dagen pertsonaren sintomak argiak izaten direla eta seinale hori izaten dela egoera horretan dagoenaren ingurukoak "laguntza aktiboa ematetik, albotik laguntzera" pasatzeko garaia. Jaiotzean goranzko ibilbidea egiten dugun bezala, beheranzko joera dakar hil hurren egoteak eta prozesu natural horretan laguntza handia eman daiteke albotik.
7 Mar 2021
2. Felix Zubia: Xabier Letek ''ez nau izutzen negu hurbilak'' bete egin zuen
Nere Erkiaga tanatologoak, Felix Zubia gonbidatu du "Hil Arte Bizi" podcastera. Izan ere zainketa berezien sailetik hil hurren dauden pertsonen berri hurbiletik daki Donostiako erietxeko medikuak.Xabier Leteren kasua aipatzeko gonbidatu du Nereak, zehatz esateko. Letek "heriotzaren erritoa prestatuta" zeukala azpimarratu du Zubiak, heriotzari aurrez-aurre begira urteak egin zituelako. Pertsonekin eta naturarekin "bakeak eginda" zegoela Xabier Lete daki azken unera arte zaindu zuen medikuak.
28 Feb 2021
1. Espe Laka: ''Xabier neukaz dabil eta pila bat laguntzen dozta''
Heriotza hurbiltzen ari denean, horri buruz hitz egiteak lagundu egiten du. Hala ikusi du bere bizitza profesionalean Nere Erkiaga tanatologoak eta bere familia hurbileko esperientzia azaldu digu podkastean.Bere osaba Xabierren kasua da eta alboan izan zuen izeko Esperena. Xabierrek hiltzera zihoala jakitean, lasai hiltzeko prestatu zuen bere burua eta horretan lagundu zion emazteak. Alargundu zenetik, fisikoki ez bada ere senarra hurbil dauka Espe Lakak ,"neugaz dabil" azpimaratzen du eta horrek ematen dio indarra, lasai, aurrera egiteko. Amaiera iristen zaionerako ere ikasi du bidea.
Contact Hil arte bizi
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Hil arte bizi?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine