"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
41. Benat Arzadun: ''Umiltasunez hurbildu behar du kooperenteak benetako ekarpena egin ahal izateko''
Ikasketaz ingeniaria da Benat Arzadun, laguntzeko gogoz, Mozanbikera joan eta hango nekazariekin lanean aritu da hogei urtetan zehar. Mundukide gobernuz kanpoko erakundearen eskutik egin du bide hori. Egun, Euskal Herrira itzulita dago eta bertatik jarraitzen du laguntzeko ahaleginean, nazioarteko beste lurraldeetan dauden kooperanteren lana koordinatuz. Lanik handiena, "hango errealitatea ezagutzea" izan zela aitortzen du, izan ere kooperantearen lana eraginkorra izateko, borondatea eta ezagutza, lan egiten ari den herrialdeko errealitateari lotuta ekarpenak egitea bait da.Kooperazioak aurreko hamarkadetan izan duen garrantzia gutxituta ikusten du, lehen mundua "berpisionatzen" ikusten du eta ekonomia krisian murgilduta gaudela pentsatzen dugun arren, laguntza ematen jarraitzeko eskatzen du. Euskal Herriko edozein biztaleren egoera ekonomikoa aberatsa delako, munduko beste leku askorekiko..
8 Oct 2022
40. Inake Irastorza: ''Aktore batentzat lan tresna gorputza eta sentimenduak dira''
Aktorea da Inake Irastorza aspaldiko urtetan, zineman, antzerkian eta telebistan egin izan du lan. Antzeztea bokazioa da beretzat, lana baino gehiago eta bere iritzirako "aktorea, paper bat interpretatzen duenean haurtzaroa oso gogoan duen heldua da". Lanabesa berriz, "gorputza eta sentimenduak" ditu aktoreak eta emozionalki oreka galtzeko arriskua ere egon liteke. Aktore lanak dituen gora behera ekonomikoekin bizitzen ikasi egin behar da baita ere, oraintxe lan asko eta gero batere ez egotea gerta litekeelako.Irastorzaren esanetan, nola nahi, aberasgarria da aktore bizitza eta handia, talde lanari esker ikuskizun bat aurrera ateratzen denean sortzen den satisfazioa.
1 Oct 2022
39. Jesus Ibarluzea: ''Egun, norberaren posta kodeak baldintzatzen du gure osasuna''
Jesus Ibarluzea, osasun publikoan doktorea da, Biologoa eta Psikologoa; urteak daramatza osasun publikoari lotutako baliabiden antolakuntzan. Eskarmentuak erakutsi dio desberdintasun sozial eta ekonomikoek zuzeneko eragina dutela bizi kalitatean. "Historia eta Istorioak" podcastaren atal honetan Ibarluzeak azpimarratu digu, posta kodeak, gure bizitokiak, bizitzeko modua baldintzatzen duela. Eta inguruak eragiten duela, gaixotasunean, hilkortasun tasan eta abar.Euskal Herrian, munduko beste leku batzuetan ez bezala, ez dago desberdintasunik landa eremua edo hiriaren artean osasun zerbitzuetan, bere ustez. Pandemiak erakutsi dio, mezu apokaliptikoak ez direla eraginkorrak eta egoera bereziak datozenerako, aurrez antolatuta egon beharra dagoela datorrenari aurre egin eta herritarrari arreta hobea emateko.
Contact Historia eta istorioak
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Historia eta istorioak?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine