Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak aukeratutako musikea entzuten da irratsaioan zehar.
Danele Sarriugarte idazlea izan da urte honetako Irakurrieran saioaren azken ataleko gonbidadua. Beste zerbait eleberria aurkeztu deusku. Saioa ganera, Durangoko Azokan grabau da. Gerediaga alkarteak, Berbagailua izeneko gune barria estreinau dau. Podcast-en gunea da honakoa eta bertan egin da grabaketea.
Gomendioak
Gomendioen atalean, saio honetan Iratxe Retolaza izan da gonbidadua, euskal literaturaren eta kultur hezkuntzaren formatzaile eta aholkularia. Zitkala-Sa-ren Txori Gorri, Andre Siux baten idazlanak liburua aholkatu deusku.
Liburua eskuratzeko...
Danele Sarriugarteren Beste Zerbait eleberria eskuratu gura daben entzuleek, mezua bialdu behar dabe Bizkaia Irratiko 665 700 700 whatsapp zenbakira. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
1 Dec 2025
Ugadiren lehen lana da poesia liburu hau
Leire Ugadi idazlea izan da Irakurrieran irratsaioan. Simulakro bat izeneko poesia liburuaz egin deusku berba. Eguneroko bizitzaren ikuspegi intimo bat eskaintzen dau Ugadik, kolektibotasunaren baitatik, gaur egungo gizartearen arriskuez ohartarazi eta horreei ihes egiteko jarraibide izan daitekezanak.
Aholkua
Bilboko Laurak liburudendako Mikel Anton arduradunak, euskarara ekarritako Walter Benjaminen Denbora, Historia eta Artearen inguruko testuak liburua gomendatu deusku.
Liburua eskuratzeko...
Leire Ugadiren Simulakro bat poema liburua eskuratu gura izan ezkero, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itzi behar da mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.
22 Nov 2025
Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz idazleak
Antxine Mendizabal Aranburu idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora. "Katona" aurkeztu deusku, bere bigarren eleberria. Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz askatasun handiz, Txerrenek bahitutako haur baten bizipenak kontetako. Euskal Herri garaikidean errotute, idazteko grina eta maitasuna ardatz hartuta agertzen dira ipuin bat bezala irakurten dan eleberri honetan.
Gomendioa
Markina-Xemeingo Marieli Ituarte literatur zaleak euskerara ekarritako Luisa Carnésen "Hamahiru Ipuin" narrazino liburua gomendatu deusku.
Liburua eskuratzeko...
"Katona" eleberria eskuratu gura daben entzuleek Bizkaia Irratiko 665 700 700 zenbakira bialdu dabe whatsapp mezua. Mezuaren hasieran "Irakurrieran saioa" eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.
Who has been a guest on Irakurrieran
Names identified in recent episode analyses. Showing up to five guests.
Miren Agur Meabe
Ainhoa Urien Telletxe
Jule Goikoetxea
Jesus Mari Olaizola
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
5.0 / 5
1 ratings
Contact Irakurrieran
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Irakurrieran?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine