Gure irrati filosofikoa hemen da! Desobedientzia zibilaren inguruan Iturrama BHI-ko institutuko filosofiako ikasleek hainbat programa prestatu dituzte.
Irrati filosofikoaren 1. irratsaioak gai honen inguruko sarrera egiteko helbura dauka. Zer da desobedientzia? Zer esan nahi du insumiso izateak? Ze kasu ezagutzen ditugu gure inguruan? Zein da desobedientziaren funtzioa gizartean? Guzti hau elkarrizketa eta kolaborazioen bitartez argitzen saiatu gara.
13 Apr 2021
Insumisioaren nondik norakoak
Programa hontan Nafarroan mugimendu honek izan zuen garrantziaz hitz egiteaz gain, hainbat pasarte azaltzen dira eta elkarrizketa interesgarriak. Saioa Borda, Peio Olóriz eta Iker Osuaren eskutik.
13 Apr 2021
Ez pentsatzeko heziak
Hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa topatuko duzu hemen, izandako protesten inguruko informazioa, adituekin elkarrizketak, eta abesti ooooso berezi bat. Ez galdu Maik Irazoki, Maider Jimeno, Naiara Crespo, Maider Iriso eta Ane Guillén-ek egindako irratsaio hau!
4 Apr 2021
Black lives matter
Pil-pilean dagoen gai honi buruzko podcast itzela, arrazakeria sakonki aztertzen duena. June Urio, Eider Aldaregia, Jone Hijosa eta Ainara López-en eskutik.
4 Apr 2021
Itoitz ito ez!
Oraingo hontan Nahia Bidaurre, Mikel Guerra eta Xabi Lucas-ek Itoitzeko urtegiaren kontrako borrokaz hitz egiten digute. Agoitzeko alkate ohiari egindako elkarrizketan zuzen zuzenean jaso dezakegu borrokan parte hartu zuen norbaiten esperientzia. Ez galdu!
4 Apr 2021
Katalunia erreferendumaren bidean
Irratsaio honek Kataluniako independentziaren aldeko erreferendumaren nondik norakoak aztertzen ditu. Hodei Bezunartea, Maria Ansorena eta Joseba Hualdek egina.
25 Mar 2021
Bakearen aldeko armada
Antimilitarismoaren inguruko gogoeta filosofikoak. Julene Elizondo, Haizea Gallo, Kira Arriazu eta Iosune Fernández-en eskutik.
24 Mar 2021
Gaztetxeak eta ekintza zuzena
Honako hontan gure irratsaioak gaztetxeen inguruan dihardu. Leire Lostado, Oier Imaz eta Ibai Velascok hainbat kasu errepasaten dituzte eta Irunberriko Gazte Asanbladaren kide bati haren esperientziaz galdetzen diote.
23 Mar 2021
Zuhaitzetan bizitzen
Amets Etxeberria, Xabier Mutiloa, Oier Mundiñano
18 Mar 2021
Adierazpen askatasuna eta desobedientzia zibila
Ander Altxu, Diya Sola eta Odei Gómez-ek egindako irratsaioa. Pablo Hasel-en kasuaz hitz egiten du eta desobedientziaren inguruan hausnartzen dute elkarrekin.
17 Mar 2021
Egoera EZ da aldatu
ARRAZAKERIARI AURRE EGITEKO DESOBEDIENTZIA: Rosa Parks eta Martin Luther King
Aitana Urra, Urtats Bidaurre eta Paul Ilundain-ek egina.
17 Mar 2021
Miliaren ihesean
Insumisio antimilitarraren inguruko hausnarketa egiten duen irratsaioa. Patxi Bueno eta Nerea Cemborainen eskutik.
17 Mar 2021
Misión insumisión
Esperientzia insumisoaren berri ematen digu programa honek.
Saioa Fernandez, Saioa Polido eta Samir Djabarik egina.
14 Jan 2021
Irrati Filosofikoa (Trailer)
Contact Irrati Filosofikoa
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Irrati Filosofikoa?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine