Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
#12.- Belaunaldi aldaketa eta Garcia-Azpiazu familia
Iufi! podcastaren hamabigarren ataleko gai nagusia belaunaldi aldaketa izango da. Lehenengo denboraldiko azkeneko atala da hau eta agurra modu berezian egin nahi izan dute Ibanek eta Maitek, beraien familiakideak gonbidatuta. Nagore Garcia, Ibanen arreba eta Maiteren alaba eta Agustin Garcia, Ibanen aita eta Maiteren senarrarekin batera aritu dira.
Noiz ginen zoriontsuago, lehen edo orain? Nola aldatu da gizartea azken urteetan? Nola jolasten zuen Maitek eta nola Ibanek? Sare sozialen eta teknologiaren eboluzioa nolakoa izan da? Hainbat galderei buruz aritu dira ama-semeak.
Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi podcasta, Klixka Mediak ekoitzi du EITB Podkasterako.
10 Jan 2024
#11.- Bidaiak eta Egoitz Txurruka
Bidaiak dira Iufi podcastaren hamaikagarren ataleko gai nagusia. Iban Garciak eta Maite Azpiazuk beraien bidaia kuttunenei eta xelebreenei buruz hitz egin digute. Gustatzen zaie hara eta hona ibiltzea, edo etxean geratzea nahiago? Hoteletako buffetetan ere anekdota xelebreak izan ohi dituzte. Denak kontatu dizkigute. Baita zeintzuk izan diren bere lehenengo bidaiak eta gertuen egin dituzten txangoak ere.
Gaiari buruz hitz egiteko asko bidaiatzen duen aurpegi ezagun bati ere egingo diote elkarrizketa "Xelebritest" atalean. Egoitz Txurruka "Txurru"rekin solasean arituko dira eta bere sekreturik sekretuenak kontatu dizkie honek.
Gainera, programako zaleek beraien zalantzak bidali dizkiote Maiteri eta honek soluzioak eman dizkie "Maiteren kontsultorioa" atalean.
Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi, Klixka Mediak ekoizten du EITB Podkasterako.
3 Jan 2024
#10.- Dirua eta Nerea Alias
Iufi podcastaren hamargarren atalean diruari buruz hitz aritu dira Iban Garcia eta Maite Azpiazu.
Diruzaleak al dira? Zenbateko garrantzia eman behar zaio diruari? Eta zenbatekoa ematen diote? Zenbateko paga ematen zion Maitek Ibani? Noiz hasi zen Iban bere gastuak ordaintzen? Eta zer moduzko lana da influencerrarena? Esaten dena bezain ondo bizi al dira?
"Xelebritest" atalean Nerea Alias aurkezlea izan dute gonbidatua. Berari ere galdetu diote diruari buruz eta baita sekula erosi duen kapritxorik handienari buruz ere.
Hauez gain, ez dira faltako betiko galdera kurioso eta bitxiak. Noski, hau dena, umorez josita!
Iufi, Klixka Mediak ekoitzen du EITB Podkasterako.
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
5.0 / 5
25 ratings
Host of Iufi!?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine