Naiara Rodriguez: ''Arrainen arrasto genetikotik jakin dezakegu zer espezie dauden eta nola mugitzen diren''
DNA molekula informazio asko dauka, eta ez gure gorputzean bakarrik; inguruan bizidun asko ditugu. Horregatik, DNA asko ere badago. Adituek badakite hori, eta baliatu egiten dute ingurua "irakurtzeko". Lurretik eta airetik ez ezik, itsasotik ere eskura daiteke informazio asko, itsasoko uretatik bertatik. Hori izango da aztergaia, Sustrai podcastaren zortzigarren eta azken atalean.
Naiara Rodriguez Ezpeleta AZTIko ikertzaileak azaldu digu nolako informazioa lortzen duten itsasoko uretatik jasotzen duten DNAtik.
21 Dec 2022
Nerea Mandaluniz: ''Ardiak zaintzeko modu berriek lagunduko dute atmosferako karbonoa zurgatzen larreetan''
Askotan hitz egiten da lehen sektoreak kliman duen inpaktuaz. Abeltzaintza adibide nabarmena da. Baina, ez abereekin ezta baratzarekin ere, gaur egungo jarduera ez da lehen bezalakoa. Ahalegina egiten da ahalik eta gehien murrizteko jarduera bakoitzaren inpaktua.
Nerea Mandaluniz Astigarraga NEIKEReko ikertzaileak artzaintza berreratzaileaz hitz egin digu Sustrai podcastaren zazpigarren atalean. Ardiak zaintzeko modu berria da eta larratze-eredu berria ere bai. Emisioak murrizteko, eta zelaien oparotasuna handitzeko helburuz sustatua.
14 Dec 2022
Javier Amezaga: “Guk aztertzen dugu zer elikagai behar ditugun gramoen zehaztasunarekin”
Geroz eta gehiago zaintzen dugu zer jaten dugun, eta geroz eta gehiagotan aztertzen dugu jaten dugun hori nahikoa ote den osasuntsu egoteko. Eta testuinguru horretan eta pertsonatik pertsonara aldea dagoenez, planifika daiteke norberarentzat pertsonalizatuta dagoen dieta egokia. Hain zuzen ere, AZTIn ikerketa bat ari dira egiten bide horretan; pertsona baten zelulen lipidoak aztertuta, informazio garrantzitsua eskura daiteke dieta pertsonalizatu horretan laguntzeko.
Sustrai podcastaren seigarren atalean, Javier Amezaga Mariezkurrena AZTIko ikertzaileak azaldu digu nolakoa den ikerketa hori. Elikagai funtzionalei buruz ere hitz egin digu.
Contact Jan-edana /Baratza
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Jan-edana /Baratza?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine