Heriotzaz "Kantu Bat Gara" podcasta, gai arrunta kantugintzan eta musikatutako poesiagintzan. Aktualitateari zor, Pau Dones, Jarabe de Palo-k ezagun egin zuen kantariaren legatua aipatu behar, hil hurren grabatu nahi izan zuen "Lo que tu me das " abestia edo eta bere azken egunak jasotzen dituen dokumentala.Amurizaren "Mendian gora"k izan dituen bertsioak, Oskorri, Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete edo eta RIP edo eta Baldin Bada bezalako talde eta musikariek ere egin dituzte heriotza aintzat hartzen dituzten kantuak.Euskal musikaren garrantzia aztertzen da "Kantu bat gara" podkast honetan.
9 Dec 2020
2. Jon Maia: Eguraldia eta klima kantuetan
Klima larrialdia ebidentzia izanik, eguraldiak eta klimak berak gure kantutegian duten isla aztergai izan du Jon Maiak podcastean.Oso gai arrunta dira elurra, hotza, euria edo eguzkia. Eresoinka abesbatzatik hasi Zuberoako kantu tradizionalak, Txomin Artola, Oskorri, Itoiz, Gatibu edo Izaki Gardenak... eta beste askotan topatu ditu Jon Maiak, eguraldi meteorologikoari dagozkion fenomenoen erreferentziak.Euskal musikaren garrantzia aztertzen da "Kantu bat gara" podkast honetan.
24 Sept 2020
1. Jon Maia: Akelarre filma eta soinu bandak
Zine musikan badago Jon Maiaren hitzen ekarpena. "Enkarguak iristen zaizkit" esan digu "Kantu Bat Gara" podcastean. "Akelarre" filmerako izan du azkenekoa eta kantuaren hitzak berak idatziak dira eta Maite Mursegok egin du musika. Gustura daude emaitzarekin."Akelarre"ren aurretik , "Apaizak hobeto", "Gazta zati bat" eta "Gutik zura" izan dira aurrez egindako lanak eta soinu banda horiek eta beste batzuk ditugu hizpide.Euskal musikaren garrantzia aztertzen da "Kantu bat gara" podkast honetan.
Contact Kantu bat gara
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Kantu bat gara?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine