Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari...Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.
9. Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazio zuzendaria
Tabakalerako egoitzan errotuta dagoen Euskadiko Filmategian gordetzen dira Euskal zinemagintzako emari ugari. Zinta zaharretatik hasi eta egungoetaraino. 2026ko Zinemaldian, film horietako batzuk zaharberritu eta berriro eskaini dituzte. Lan zehatz horretaz, eta Euskal Herriko zinema ondareari orokorrean eskaintzen dion zerbitzuaz aritu da Gaizka Izagirre Ion Lopez, Filmategiko kontserbazio zuzendariarekin “Klaketa” podcastaren atal honetan.
10 Mar 2026
8. "Itoiz, udako sesioak", Larraitz Zuazo zuzendaria
“Itoiz. Udako sesioak” film dokumentala ez da ohiko biopic-a. Zuri Goikoetxeak, Ainhoa Andrakak eta Larraitz Zuazok idatzi eta zuzendutako lan horretan, sormena eta zirrara gailentzen dira beste ezeren gainetik. Jakina, 1978an sortu eta 80ko hamarkadan zehar Euskal musikaren parametroak aldatu zituen Ondarroako talde mitikoa du hizpide nagusia. Itoizen grabazio ezezagun batzuk topatzen dira ezustean eta Juan Carlos Perezi zinta haiek sortzen dizkioten gogoetarekin batera harilkatzen da dokumentala. Larraitz Zuazo zuzendariarekin lanaren nondik norakoak xehetuko ditu Gaizka Izagirrek “Klaketa” podcastaren atal honetan.
Moriartitarren “Maspalomas” filmak hautsak harrotu ditu euskal zinemagintzan. Besteak beste, luzaro beste erregistro batean ikusi dugun Jose Ramon Soroiz protagonistak, Aktore Onenaren saria jaso bait du Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan. Aktoreak berak nabarmendu zuen “intimitate koordinatzaileak” lana gorpuzteko eman zion laguntza. Ofizio berria da, baina beharrezkoa, eta egoera askotan baliatu beharrekoa, akzio zuzendariak edo argiztapen zuzendariak dauden bezala. Graciela Doniz, arlo horretan lanean ari da Estatuan esparru horretan lan egiten duen Intimacy enpresa bakarrean. Intimitate koordinatzaileen zereginak xehetu dizkio “Klaketa” podcastaren atal honetan Gaizka Izagirreri.
Who has been a guest on Klaketa
Names identified in recent episode analyses. Showing up to five guests.
Asier Urbieta
Koldo Almandoz
Mikel Laskurain
Xabier Berzosa
Contact Klaketa
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Klaketa?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine