Korapiloak podcastak osasun mentalari heltzen dio, lehen pertsonan. Iñigo Antsorregik begietara begiratuz elkarrizketatzen ditu arazoren bat izan duten pertsona zenbait, gizarteak bizkar eman izan dion egoera, behingoz eta naturaltasunez erdigunean jartzeko helburuz. New Mediak EITB Podkasterako sortua da podcasta, Biba zuek saioko atalaren osagarri.
#24.- Ainhoa Etxebarria: ''Oso garrantzitsua da gertukoei -maite zaitut- esatea''
Lagun arte gozoan eman diote amaiera Korapiloak podcastaren denboraldiari Ainhoa Etxebarriak eta Iñigo Antsorregik.
2020 urte iluna izan zen guztiontzat. Gertuko baten heriotza sufritu zutenentzat, are gehiago… Ainhoa Etxebarriak aita galdu zuen 2020ko maiatzaren 1ean, ospitaleratze luzearen ondoren eta Covid 19ak eragindako pandemniaren erdian.
Dolua eta azken agurra asko luzatu ziren, egoera sanitarioak hala eraginda. Bitartean, Ainhoak irratiko eta telebistako lanak egiten jarraitzen zuen, beti irribarrea eskainiz, bai ikusleei bai entzuleei. Baina mina barrutik zihoan… Eta handik gutxira, esatariak lana utzi zuen, min horri lekua egin, lanketa pertsonala hasi eta deskantsua hartzeko.
Hiru urteren ondoren, prozesu luze hura gogoratu dute Iñigon eta Ainhoak. Maitasun hitzekin eta begiak bustita borobildu dute atala.
Korapiloak podcasta, New Mediak ekoizten du EITB podkasterako.
22 May 2023
#23.- Leire Martinez: ''Gurasoak banatu zirenean, gudaren erdian sentitu nintzen''
Leire Martinez abeslaria, Iñigo Antsorregiren gonbidatua Korapiloak podcastaren hogeita hirugarren atalean.
Leireren haurtzarotik hasi dute elkarrizketa. Izan ere, benetan markatu zuen gertakizun bat bizi izan zuen orduan: gurasoen banaketa. Horrekin eta nerabezaroarekin batera, beste elementu batzuk agertu ziren: antsietatea, amesgaiztoak, gorputzarekiko konplexuak… baita depresioa ere.
Terapia eta lan pertsonal izugarriaren ondoren, Leire, abeslari moduan ezagutzen du munduak. Foku mediatikoak, ordea, alderdi iluna ere badu…
Urteak pasa dira. Leirek lanketa pertsonala egiten jarraitzen du. "Inoiz baino Leireago sentitzen naiz". Gainera, coaching proiektu bat ere jarri du martxan, laguntza behar duenari horixe eskaintzeko.
Leire haurrari ere eskaini dizkio hitz batzuk, elkarrizketari amaiera hunkigarria emanez.
15 May 2023
#22.- Imanol Agirretxe: ''Lesioak ere kirolaren parte dira eta hori kudeatzen jakin behar da''
Imanol Agirretxe, Realeko jokalari ohiaren ibilbideari errepasoa eman diote futbolariak eta Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren hogeita bigarren atalean.
2005eko maiatzaren 8an Realaren lehen taldearekin bizitako lehen deialdia izan da abiapuntua. Hortik aurrera, ibilbidean geltoki asko izan dituzte: Castellonera utzita joan zenekoa, Realaren jaitsiera eta igoera, Barçari sartutako gol gogoangarria, Championsa… Baina baita Imanolen kirolari ibilbidea moztuko zuen gertakaria ere: Bernabeuko lesioa.
Imanolek garbi du: "Kirolean, bizitzan bezala, gauza batzuk ezin dira aukeratu". Lesioa nola kudeatu zuen kontatu ondoren, Agirretxeren agurreko omenaldia gogoratu dute. Gaur egun zertan dabilen ere jakin dugu.
Contact Korapiloak
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Korapiloak?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine