"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.
Titirimari printzesari ez zaio bere erresumako bizimodua gustatzen, eta ihes egingo du bertatik. Asto bat topatu eta munduan barrena abiatuko da. Bufaldino astoak eta biek Godofredo erregea topatu dute bidean. Errega triste dago, mustro batek Wendolina alaba bahitu egun duelako. Titirimarik, Betijan eta Betigose munstroaren eskuetan dagoen Wendolina erreskatatzea jarri du helburu. Beste hainbat abentura bizi ondoren, maitemindu egin dira bi printzesak eta ezkontzea erabaki dute.
___________________________
Zuzendaria: Iñaki Beraetxe
Aktorea: Ainhoa Ayerbe, Danae Riaño, Aintzane Gamiz, Jon Hidalgo, Iñaki Beraetxe eta Joxefelipe Auzmendi.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Animazioa: Lander Ayllon. Johnyrisk.
Titirimari, Xerardo Quintiá-k idatzi eta Mairizio A.C: Quarello-k irudiz jantzitako ipuina da. Jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen 2007an eta Euskarazkoa, Txalaparta Argitaletxeak 2009an.
Kuku poscast sailean eskaintzen dizugun ipuin hau, OnTime S.L ekoizpen etxeak EITB podkasterako ekoitzia da.
20 Dec 2023
Txokolata
Txokolata, urmaelean bapo bizi da ohianeko bere lagunekin. Halako batean ordea, hirira joateko grina piztu zaio. Hirian eguna botako du eta lagunei opari batzuk ekarri nahi izan dizkie. Oihanera iritsitakoan, egin duen bidaiaren berri eman die bere laguntxoei eta ilunduta, lo hartu dute denek izarrei begira.
Zuzendaria: Iñaki Beraetxe
Aktorea: Ainhoa Ayerbe, Danae Riaño eta Joxefelipe Auzmendi.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Animazioa: Lander Ayllon. Johnyrisk.
Txokolata, Marisa Nuñezek idatzi eta Helga Bansch-ek irudiz jantzitako ipuina da. Jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen 2006an eta Euskarazkoa, Txalaparta Argitaletxeak 2017an.
Kuku poscast sailean eskaintzen dizugun ipuin hau, OnTime S.L ekoizpen etxeak EITB podkasterako ekoitzia da.
19 Dec 2023
Ipuina bete otso
Otsoz betetako ipuin honetan, tankera guzietako otsoak janari bila abiatuko dira eta ipuineko hizki, letra eta irudien arten jolasean arituko dira orrialdetik orrialdera jauzi eginez. Azkenean, ipuinaren hasierara bueltatzeraino.
________________________
Zuzendaria: Iñaki Beraetxe
Aktorea: Ainhoa Ayerbe, Danae Riaño, Itziar Urretabizkaia, Iñaki Beraetxe eta Joxefelipe Auzmendi.
Itzultzailea: Garazi Arrula
Ipuina bete otso, Roberto Aliagak idatzi eta Roger Olmos-ek irudiz jantzitako ipuina da. Jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen 2010ean eta Euskarazkoa, Txalaparta Argitaletxeak 2019an.
Kuku poscast sailean eskaintzen dizugun ipuin hau, OnTime S.L ekoizpen etxeak EITB podkasterako ekoitzia da.
18 Dec 2023
Ez da ahotsik behar
Animalia guztiek dute nork bere ahotsa. Eta ahotsaren bitartez maitasuna adierazi diezaiokete elkarri eta gauza politak esan. Zaunkaka, irrintzika,marruka, uluka, orroka ... bakoitzak bere modura.
_____________________________
Zuzendaria: Iñaki Beraetxe
Aktorea: Iñaki Beraetxe.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea.
Ez da ahotsa behar, Armando Quinterok idatzi eta Marco Soma-k irudiz jantzitako ipuina da. Jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen 2009an aeta Euskarazkoa, Txalaparta Argitaletxeak 2013an.
Kuku poscast sailean eskaintzen dizugun ipuin hau, OnTime S.L ekoizpen etxeak EITB podkasterako ekoitzia da.
17 Dec 2023
Luka ostruka
Luka Ostruka Afrikako sabanan bizi da. Gauetan, burua lurpean sartu eta isatsa airean duela egiten du lo. Goiz batean, ordea, lurpetik ezin burua atera. Eta Sabanako lagunguztiek lagundu behar izan diote, halako batean burua atera arte. Guraso ostrukak ez ezik, antilope eta zebrak ere bai. Hori estuasuna!
_____________
Zuzendaria: Iñaki Beraetxe
Aktoreak: Joxefelipe Auzmendi, Danae Riaño, Ainhoa Ayerbe eta Iñaki Beraetxe
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Luka Ostruka, Rachel Chaundler-ek idatzi eta Bernardo Carvalho-k irudiz jantzitako ipuina da. Jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen 2007an eta Euskarazkoa Txalaparta Argitaletxeak 20218an.
Kuku poscast sailean eskaintzen dizugun ipuin hau, OnTime S.L ekoizpen etxeak EITB podkasterako ekoitzia da.
21 Jul 2022
Dortokak lo egin nahi du
Kuku! entzuteko ipuin bildumaren bostgarren atala Dortokak lo egin nahi du ipuinari eskaini diogu EITB podkasten, gure entzule txikienek helduekin batera ala bakarka entzuteko aukera izan dezaten.
Dortoka, logale da. Aho zabalka dago, sekulako logalea duelako. Lotarako prestatu eta ohera sartu da, baina behin eta berriz atea jotzen diote kax-kax. Nor ote da ate joka? Lortuko al du lokartzea?
Eman play! Dortokari zer gertatzen zaion jakiteko.
_________________________________
Dortokak lo egin nahi du Roberto Aliagak idatzi eta Alessandra Cimatoribus-ek irudiz jantzitako ipuina da eta jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Euskarazko Argitalpena: Txalaparta, 2011
Zuzendaritza: Iñaki Beraetxe
Aktoreak: Aintzane Gamiz, Joxefe Auzmendi, Iñaki Beraetxe.
OnTime S.L ekoizpen etxeak EITB podkasterako ekoitzia.
21 Jul 2022
Ez da Munduan min handiagoa ematen duenik
Kuku ipuin sailaren laugarren atalean, hiena eta erbia solasean dabiltzala, galdera hau sortu zaie: Munduan zerk ematen du min handiena? Eta horixe argitzen saiatu dira ipuinean zehar. Galdera argitzeko bidean ordea, hiena eta erbiaren lagun animalia eta eltxoak topatu dituzte. Ea zuk zer erantzun duzun galderarentzat.
Eman Play-ri!
________________________________
"Ez da Munduan min handiagoa ematen duenik", Boli Kostako herri-ipuin batetik abiatuta Paco Livanek idatzi eta Roger Olmosek irudiz jantzitako ipuina da eta jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Euskarazko Argitalpena: Txalaparta, 2013
Zuzendaritza: Iñaki Beraetxe
Aktorea: Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Ayerbe, Paula Vega, Aintzane Gamiz, Joxefelipe Auzmendi eta Inaki Beraetxe
Ekoizpena, OnTime S.L ekoizpenak EITB Podkasterako egina da.
19 Jul 2022
Inuiten mila zuriak
Inuitak lurraren ipar poloan bizi dira, elur eta izotz artean. Inuit haurrak, bere herria erakutsi nahi digu Kuku! saileko ipuin honetan.
Begi beltzak dituzte Inuitek, baina milaka zuri desberdintzeko gaitasuna. Izan ere elur artean bizi dira eta lerak dira leku batetik bestera gauzak eta pertsonak garraiatzeko erabiltzen dituzten tresnak. Zakurrak dituzte lagun, lera horiei tira egiteko lasterka eginez.
_________________________________
"Inuiten mila zuriak", Isabel Minhos Martinsek idatzi eta Madalena Matosok irudiz jantzitako ipuina da eta jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Euskarazko Argitalpena: Txalaparta, 2011
Zuzendaritza: Iñaki Beraetxe
Aktorea: Aintzane Gamiz
Ekoizpena: OnTime S.L ekoizpenak EITB Podkasterako egina
18 Jul 2022
Ohean, mendi artean
Amaiur haurtxoa "handia" da dagoeneko, eta ez du ia deusen beldur. Baina ohean lo hartzeko dago bakarrik, eta zaratak entzun ditu … eta arduratu egin da. Gurasoen gelara hurbildu da babes bila. Zer ote?
_________________________________
Ohean mendi artean, Marian Molinak idatzi eta Sonja Wimmer-ek irudiz jantzitako ipuina da eta jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Euskarazko argitalpena: Txalaparta, 2013.
Zuzendaritza: Iñaki Beraetxe
Aktoreak : Aintzane Krujeiras, Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Ayerbe, eta Joxefelipe Auzmendi
Ekoizpena: OnTime S.L-k, EITB Podkasterako egina.
18 Jul 2022
Kokoriko eta Katu Kaskamotza
Kuku! izeneko entzuteko ipuin bilduma abiatu dugu Kokorikoren bidez. Gure entzule txikienei ere entzuteko eskaintza egin nahi diegulako EITB Podkast atarian.
Kokoriko, txita txiki bat da. Txitatxoak bizkotxoa egiteko eskatu dio oilo-amari. Amak, sutarako egur-bila bidali du. Eta bila doanean Katu Kaskamotza agertu zaio.
Katutzarrak zenbait eskari egiten dizkio Kokorikori. Ez jatearen trukean. Katuak eskatutakoa egingo ote du Kokorikok? Eman Play zer gertatzen den jakiteko.
_________________________________
Kokoriko, Marisa Nuñezek idatzi eta Helga Bansch-ek irudiz jantzitako ipuina da eta jatorrizko edizioa OQO argitaldariak kaleratu zuen.
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Euskarazko Argitalpena: Txalaparta, 2009
Zuzendaritza: Iñaki Beraetxe
Aktoreak : Itziar Urretabizkaia, Ainhoa Ayerbe, Iñaki Beraetxe, Joxefelipe Auzmendi
Ekoizpena: OnTime S.L ekoizpenak.
Contact Kuku!
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Kuku!?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine