Gure inguruko pertsonak gure bizitzako alor edota espazio jakinetan kokatzen ditugu.
Baina.. nolakoak dira bere egunerokotasunean? Zer gustatzen zaie eta zer ez zaie gustatzen? Zeintzuk dira beren pasioak?
Honetaz eta gehiagotaz aritu(ko) gara #LasaiLasai-en, lagunartean Twitch plataforman zuzenean egindako elkarrizketa saio honetan.
Gehiago jakin nahi duzula? Ni Iruñe @arkkuso naiz eta sare sozial guztietan aurkituko nauzu abildua ARKKUSO izenarekin. Instagram, Twitter, TikTok, Youtube eta okurritzen zaizunetan, jarraitu @arkkuso
Nerea Arriola aurreko ikasturtean ezagutzeko aukera izan nuen. Euskadi
Irratiak asteburuetan duen Amarauna saioan 'Mikro Irekia' sekzioa egiten
dugu elkarrekin eta zer nahi duzue erratea: MUNDIALA DA! (eta mundialak
gara!).
Oso ongi pasatzen dut berarekin eta barre piloa egiten dugu elkarrekin.
Horregatik zuek ere nire laguna ezagutzea gustatuko litzaizuekela
pentsatu dut. Ta hementxe dago: proposamena bota eta zalantzarik gabe
apuntatu zen!
1 Dec 2023
#LasaiLasai 2x03 Asier Errasti
Asier Errastik gauza asko ditu beti esateko eta zer nahi duzue erratea, nik oso ongi pasatzen dut berarekin. Niretzat oso berezia izan da elkarrizketa hau eta eskerrak eman nahi dizkiot Asierri galderak erantzuten izan duen eskuzabaltasunarengatik :)
Niretzat beti izango da abildua erraks eta zuek ere Asierren alderdi hori ezagutzea nahi izan dut.
Gozatu!
22 Nov 2023
#LasaiLasai 2x02: Ane Urkiri Ansola
Ane Urkiri Ansola kazetaria etorri da #LasaiLasai saiora uda amaieratik hona izan den temazoaz: icebergaren punta baino ez dugu ikusi Espainiar Estatuko futbol selekzioan. Munduko txapelketa irabazi eta ostean gertatutakoak izan dituen ondorioaz.
Hala ere, gako garrantzitsuak eman ditugu elkarrizketan, futbolari hauek gerora aldarrikatu eta eskatu dituzten oinarrizko baldintzak eskatzera nola heldu diren ulertzeko.
Hartu gustoko duzuen mantika, edaria, edo nahi duzuena eta lasai lasai gozatu elkarrizketaz!
8 Nov 2023
#LasaiLasai 2x01: Uxue Razkin Olazaran
Uxue Razkin Olazaran Erein argitaletxeko editorea izanagatik ezagutzen duzue askok. Beste batzuk, akaso, txioerritik ezagutuko duzue liburu gomendioren bat eskatu diozuelako.
Liburuen artean hazi da Uxue eta orain editore! Baina.. nolakoa da bere egunerokotasunean? Zer gustatzen zaio eta zer ez zaio gustatzen? Zeintzuk dira bere pasioak?
#LasaiLasai lagunartean egindako elkarrizketa saioa da Twitch plataforman, zuzenean, grabatua izan dena. Gehiago jakin nahi baduzue, jarraitu nazazue sareetan: @arkkuso
Contact Lasai Lasai
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Lasai Lasai?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine