21. Juan M. Erasun: 'Behartuta, baserria aurrera ateratzeko, hasi nintzen segan'
Juan Manuel Erasun (Aia, Gipuzkoa, 1963) herri kirolari aski ezaguna da, segan eta aizkoran hogei urte luzez aritutakoa. Bederatzi urte zituela, aita gaixotu eta baserrian laguntzeko beharrak bultzatu zuen segan hartzera. Hamahiru urte beranduago egin zuen lehen sega apustua, auzoko lagun batzuen arteko lehiak bultzatuta. Aizkoran beranduago hasi zen, kirol horrekiko grina betidanik izan bazuen ere.Erasunek podcastean aitortu digu, "laguntzaile on asko" izan dituela bidean eta "horri esker" egin ahal izan duela bere kirol ibilbidea. 2005an hartu zuen behin betiko erretiroa.
6 Jul 2021
20. Oihana Azkorbebeitia: ''Beti izan dut mendirako joera''
Mendi lasterkaria da Oihana Azkorbebeitia (Abadino 1981) eta Euskal selekzioko kidea 2006tik. Gurasoak Anbotopekoak eta beti egon da mendiarekin eta naturarekin harremanetan. Haur zela atletismoan hasi zen eta bazuen korrika ibiltzeko joera, baina koinatu batek xaxatuta hasi zen mendian lasterka.Bere burua ondo ezagutzen du eta bere kasa egiten ditu entrenamenduak "sentsazioen arabera". Albaitari gisara ateratzen du bizi modua eta hobby gisara hartzen du mendi lasterketa. Helmugara "irri parra ezpainetan iristea" jartzen du helburu gisara. Irabazi edo galdu ... "beti irabazten da" esan dio podcastean Naiara Olaizolari.
6 Jul 2021
19. Bixente Oiartzabal: Txikitako lagunik onenak, baloia eta elizako pareta
Bixente Oiartzabal (Urrestilla 1964) "kasualitatez" izan zen futbolaria. Gazte mailan Lagun Onak taldetik kanpo geratu ostean hutsuneak betetzeko deitu zioten eta han aldatu zen bere kirol ibilbidea. Herriko taldean nabarmendu ostean Anaitasunan jokatu zuen eta handik Eibarrera egin zuen salto.Guztira hamaika denboralditan defendatu zuen armaginen elastikoa. Hamaika urte "zoragarri" izan ziren. "Arlo ekonomikoan ez nuen asko irabazi baina beste gauza asko eman dizkit futbolak" aitortu dio "Lehen urratsak" podcastean Haritz Gallastegiri.
Contact Lehen urratsak
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Lehen urratsak?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine