Ongi etorri!!
Iraia Cambrak gidaturiko Leku baten bila podcastak, Euskal Herriko musikaren eremuan emakumeek duten egoera aztertu eta ikusaraztea du helburu. Begirada kritiko, feminista eta intersekzionalaren bidez, podcastak generoak euskal ekosistema musikalaren barruan emakumeen lana, irudikapena eta pertzepzioa zeharkatzen dituen modu desberdinak aztertu nahi ditu.
Horretarako, astero Euskal Herriko musikaren industriako gonbidatu bat izango dugu podcastean, bere bizipenak, oztopoak eta hausnarketak ezagutzeko.
Asteazkenero 18.00etan, NAIZ Irratian eta Youtuben!
Ane Negueruela, Nøgen taldeko abeslaria, izan da Leku Baten Bila podcasteko gonbidatua. Euskal Herriko emakume musikari moduan, bere bizipenak kontatu dizkigu eta jaialdietan emakumeek duten ordezkaritza urriari buruz jardun da.Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #anenegueruela #nogen #nøgen #lbb #lekubatenbila
15 Apr 2026
Leku Baten Bila - ENERITZ AULESTIA
Eneritz Aulestia, Neomak taldeko kide ohia eta gaur egun ENE artista, izan da Leku Baten Bila podcasteko gonbidatua. Euskal Herriko emakume musikari moduan, bere bizipenak kontatu dizkigu, bai talde bateko dinamiketan mugitu denean, bai bakarlari moduan izan dituen esperientzia eta oztopo ezberdinak ere.Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #neomak #eneritzaulestia #lbb #lekubatenbila
25 Mar 2026
Leku Baten Bila – ALAI
Alai Ormazabal, 'Alai' artista, izan da Leku Baten Bila podcastean.
Hainbat gai jorratu ditugu, baina batez ere, hitzak jarri dizkiogu Euskal Herriko emakume ekoizle diren edo elektronikaren generoan ibiltzen diren musikariek pairatzen dituzten egoerei.Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #alai #alaiormazabal #lbb #lekubatenbila
18 Mar 2026
Leku Baten Bila – AINHOA VITORIA
Ainhoa Vitoria izan da Leku Baten Bila podcasteko lehenengo gonbidatua.
Hainbat gai jorratu ditugu, baina kazetaritza ikuspegia eman diogu Euskal Herriko emakume musikariek bizi duten egoerari.Hurrengo astean atal berria!
#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #ainhoavitoria #lbb #lekubatenbila
11 Mar 2026
Leku Baten Bila – EIRE MAIA ETA JOSUNE FREIRE
Eire Maia (EIRE) eta Josune Freire (Ithaka) izan dira Leku Baten Bila podcastean. Euskal Herriko musika eszenan emakumeek duten tokiaz aritu gara. Gazteak izan arren, oholtzan eta industrian aurkitu dituzten oztopoak, erreferenteen falta eta belaunaldi berriek ekar dezaketen aldaketaz hausnartu dute.Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #EIRE #ITHAKA #lbb #lekubatenbila
Contact Leku Baten Bila
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Leku Baten Bila?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine