8. Boterea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Boterea lokatzetan". Baziren behin bi arrai gazte, pasieran zebiltzala arrai zaharrago batekin topo egin zutenak, bat-batean. Azken horrek, diosala egin eta esan zien:-Egun on, mutilak! Nolako ura dugu gaur?Arrai gazteek igerian segitu zuten, euretako batek besteari begiratu eta galdera egin zion arte:-Aizak, zer demontre duk ura?Arrainak uretan nola, hala bizi gara gu, botere harremanen eta borroken artean igeri."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
"Sormena lokatzetan". Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen 'Ipui onac' liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean?Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
22 Jun 2021
6. Gatazka lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Gatazka lokatzetan". Buruz dakigun isiltasun bakoitzaren atzean, askotan, gatazka bat ezkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika. Eta gatazka bakoitzaren atzean, eremu gutxietsi bat: plaza debekatuak, hizkuntza zigortuak eta politika azpiratzaileak. Gatazkaz gatazkaz, erresistentzien soka txirikordatuz doa."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
9 Jun 2021
5. Bidaia lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Bidaia lokatzetan". Bidaiak eta bidaiak daude. Turistak eta migranteak daude, esate batera. Gu gaude eta Waraba eta Fatoumata daude. Eta berez bide den baina muga bihurtua dugun Bidasoan pausoa gelditu eta gurutzatu gara."Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
26 May 2021
4. Etxea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean
"Etxea lokatzetan". Etxea erloju bat da denboraz desjabetua. Etxeko lanak, etxeko zaintzak, etxeko gaitzak. Zer gertatzen da etxe barruetan?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
"Desioa lokatzetan". Zeri esaten diogu desio? Zer gertatzen da bortxaketa desioz mozorrotzen denean? Eta kontsumismoz janzten? Zerk sortzen digu desioa? Eta desioak zer sortzen digu? Desio ez-kapitalistarik posible ote da?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
"Epika lokatzetan": Zer da epika? Eta zer ez? Non ikusten dugu epika? Eta non ez? Nork erabakitzen du ze gertakari den epikagarri? Nola eta nondik eraiki ditzakegu bestelako epikak?"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da.
"Lokatza" podcasta egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, mundua lokatzetan jartzekoa. Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek sortua eta gidatua."Ahotsa lokatzetan": Zer da ahotsa? Norena da? Nolakoa behar du izan entzuna izateko?
Contact Lokatza
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Lokatza?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine