BIDEAK podcastaren azken atalean ezustean Euskal Herria euren etxe bihurtu zaien hiru pertsona ezagutu ditugu. Bide berria abiatu asmo dute gurean Nadegek, Amadouk eta Abdouk.
30 Mar 2023
6. atala: Harrera Lapurdin
Irungo muga pasatakoan zer egoera aurkitzen dute migratzaileek? Poliziak 20 kilometroko tartean inolako prozedurarik gabe kanporatu ahal ditu, laguntzaile sare zabala eratu da euren bidaian laguntzeko.
23 Mar 2023
5. atala: Dublingo bidea
Dublingo hitzarmena asilo eskubidea bermatzeko mekanismo gisa azaldu izan dute europar instituzioek, baina harreratik urrun kanporatze mekanismo gisa darabilte estatu ugarik. Adama da 5. atal honetako protagonista.
19 Mar 2023
4. atala: Checkpoint
BIDEAK - Frantziako Gobernuak apirilean ebatziko du oraindik itxita dituen mugako pasabideak ireki ala ez. Itxura guztien arabera aldaketarik izango ez duena mugetako kontrolen afera da. Zer justifikaziorekin?
16 Mar 2023
3. atala: Irun, harrera herria
BIDEAK - Parisek mugen kontrola zorroztu zuenetik Irun migratzaileen bidean ezinbesteko geltoki bihurtu da. Harrera herri bihurtu da, herri ekimena izan zen lehen kolpean azkarren erreakzionatu zuena, gerora instituzioen baliabideak ere asko ugaritu dira.
12 Mar 2023
2. atala: Bidegileak. Nori ixten dizkio ateak Europak?
BIDEAK - Bigarren atal honetan bidegileek hartu dute hitza. Haurdun eta beste haur txiki batekin bidaia egin zuen Nadège, itotzetik juxtuan libratu zen Mohamed, Musa, Liman, Joseph... Atal berri bana martxoko ostegun eta igande goizetan (9.15).
9 Mar 2023
1. atala: Bide galduak
BIDEAK - NAIZ Irratiak eta Mediabaskek elkarlanean ekoitzitako lana da 'Bideak'. Frantziako Gobernuak Euskal Herriko mugako kontrolak gogortu zituenetik honek migratzaileentzat izan dituen ondorioak ditu aztergai. Atal berri bana martxoko ostegun eta igande goizetan (9.15).
Contact NAIZ IRRATIA - Bideak | naiz.eus
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of NAIZ IRRATIA - Bideak | naiz.eus?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine