2021ean bete ditu 10 urte Belako taldeak eta hamarkada ospatzeko taldekide guztiak gonbidatu ditugu "Orbitan" podcastera. Lore eta Josu Billelabeitia, Lander Zalakain eta Cris Lizarragaren testigantzak bilduta eta Belakoren kantu handienekin osatu dugu ibilbidearen errepasoa.4 disko: 4 partaide. Kide bakoitzarekin disko bana aipatu dugu.Play zerrenda:."Beautiful World"."Molly and Pete"."Sea of Confusion"."Nomad"."Crime"."Monster Arinau"."Maskenfreihet"."Lungs"."Something to Adore"."Truth"."The Craft"."Tie me up"."Profile Anxiety"
26 May 2021
6. Miresmenaren testigu (II)
Euskal emakume sortzaileez osatutako bigarren katea da hau. Musikariek elkarri lekukoa ematen diote podcast honetan, gu, entzuleak horren testigu garen bitartean.Bigarren atal honetan, Maren, Kai Nakai, Elena Setien, Huntza taldeko Josune Arakistain, Ianire Aranzabe "Esanezin", Liher taldeko Lide Hernando, Olaia Inziarte, Idoia Asurmendi, Esti Markezen lekukotzak entzungo dituzu.
26 May 2021
5. Miresmenaren testigu. (I)
Atal honetan musikariek elkarri lekukoa ematen diote zu, entzule, horren testigu zarelarik.Euskal emakume sortzaileekin osatu dugu katea, hain zuzen ere. Lehen atalean, Sara Zozaya, Izaro Andres, Eneritz Furyak, Olatz Salvador, Sua taldeko Ane Barrenetxea, Zea Mays taldeko Aiora Renteria, Anari, Arima-ko Paule Bilbao, Belako taldeko Lore Nekane Billelabeitia eta Nogen-eko Eider Saez gonbidatu ditugu.
24 May 2021
4. 30 urte Delirium Tremens desegin zenetik eta oraindik gogoan
Mutrikuko Delirium Tremens taldeak 1991an eskaini zituen bere azken kontzertuak. Horien artean bada bat berezia, diskoan jasota utzi zutelako, maiatzaren 24an Bilboko Plaza Barrian eskaini zutena. 30 urte osatzen direnez podcastean gogoratu nahi izan du Ainhoa Urretabizkaiak.Hirukote gisara hasi zuen bidea Delirium Tremensek, eta sei urte eta estudioko bi diskoren ondoren esan zuen agur. Desegin aurretik zuzeneko disko bat grabatu zuten, Andoni Basterretxea, taldeko ahots eta gitarra jolearekin oroitu dugun diskoa "Boga-Boga", "Ikusi" edo eta "Laino ilunak" entzuten ditugun bitartean.
15 Mar 2021
3. Su ta gar: 30 urte ''jaiotze basatia'' gertatu zela
30 urte dira euskal heavyaren sorreratik. Eibarren erditu zen euskaraz sortutako aurreneko disko heavy-a. 1991ko martxoan musika egitera elkartu ziren 4 gazte izan ziren, ustekabean, euskaraz sortutako lehen disko heavy-a atera zutenak. Areago, euskal heavy metalaren oinarria jarri zuten sloganak “Jaiotze Basatia” diskoan daude.Su Ta Gar-en abeslaria, Aitor Gorosabel, urteurrenaren aitzakian elkarrizketatu du Ainhoa Urretabizkaiak, podcasterako.
15 Mar 2021
2. REM: Eztanda komertziala sortu eta 30 urtera
Duela 30 urte REM taldearen "Out of time" eta "Automatic for the people" diskoak argitaratu ziren. Garai hura gogoratzeko, Fermin Etxegoien, Marijo Oria, Txuma Murugarren eta Edurne Ormazabalen testigantzak bildu ditu Ainhoa Urretabizkaiak podcastean REM-ek izan zuen eztanda komertziala aztertzeko.Play zerrenda:."Loosing my religion"."Shynny happy people"."Drive"."The sidewinder sleeps tonight"."Man on the moon"."Everybody Hurts"."Let mei n"."Circus envy"."Whats the frequency, Kenneth?"."Departure"."It's the end of the world""Orbitan" podcastean nazioarteko eta euskal musikarien ibilbidea azaltzen da; argi eta ilunekin.
16 Jan 2021
1. Taylor Swift: talentuaren justizia
Taylor Swift iraganarekin adiskidetu egin da nonbait. Orain arte bere buruarekin borrokan antz ematen zen, bizitzan lekua topatu ezinda. Perfekzioaren obsesioa lausotu egin zaio urteak bete ahala. Kritikak saihestu ditu eta talentua nagusitu zaio; konfiantza hartu du artista amerikarrak. "Folklore" eta "Evermore" diskoak dira horren seinale. Hamarkadako artista izendatu dute Swift eta 2020ko diskorik onena berea izan dela aitortu zaio.
Contact Orbitan
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Orbitan?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine