Tabakalera Hotsak seriean hamaika dira jorratu ditugun gaiak eta ezagutu ditugun pertsonak. Tabakaleratik igaro diren artisten, zinemagileen, musikarien eta ikerlarien lana ezagutu dugu, besteak beste. Baina denboraldia amaitzeko Tabakalerako publikoari erreparatu nahi izan diogu, zeuri alegia. Bertan egunero egoten den jendearen soinuak ekarri dizkizugu azken kapitulu honetan.
Jantzi kaskoak eta adi!
3 May 2022
#7 - Situakzioak: Artea haurrekin batzen den lekua
Loiolako izkin batean du bere gotorlekua Juntura kooperatibak. Arkitektura eraikuntzetatik harago lantzen dute. Espazioa eta beren erabilerak jarriz jomugan. Orain Situakzioak ekimenean parte hartu dute Tabakaleran. Emma Kunzen arte garaikidea aitzakia gisa hartuta, haurrentzako lagunkoia eta inspiragarria izango den instalazio batekin. Miki Lamedica eta Nagore Goñi Junturako kideek azaldu digute beren lanaren berri.
12 Apr 2022
#6 - Emma Kunz eta Nora Aurrekoetxea
Bi garai, bi emakume eta bi artista izango dira atal honetako protagonistak. Emma Kunz eta Nora Aurrekoetxea. Kunzen obra erakusgai egoteaz gainera eta hainbat artista garaikide ere gonbidatu ditu Tabakalerak artista suitzarrarekin elkarrizketa moduko bat sortzeko. Tartean Nora Aurrekoetxea dago, erakusketarako espreski 'Diva' obra eskultorikoa egin duena. Jone Alaitz Uriarte Tabakalerako arte garaikideko lantaldeko kideak azaldu digu ekimena.
Harpidetu eta zabaldu lagun eta senide artean.
Contact Tabakalera Hotsak
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Tabakalera Hotsak?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine