Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Muturrera iritsi da adimen artifiziala eta adituaren arteko borroka. Hil ala bizikoa, bientzat. Adituak egoeraren kontrola berreskuratzeko adimen artifiziala reseteatzea beste erremediorik ez du ikusten. Hori uste baino zailagoa gertatuko da ordea.
2 Feb 2026
5. Arriskutsua!
Buruzagiak testa bertan behera uztea hobe dela pentsatzen du, jada ez da segurua. Izan ere, adimen artifizialak etsai gisa ikusten du jada aditua, arriskutsua dela beretzat ulertuko du. Kartak mahai gainean jartzeko unea heltzen ari da ordea, eta ezusteko datu harrigarri bat azaleratuko da.
2 Feb 2026
4. Itzalaldia
Autobusaren istripuan gertatutako hainbat datu berri ezagutuko ditugu. Adituak testaren azken fasera igaro eta adimen artifiziala estutzea erabakitzen du. Horrek bien arteko tentsioa eta areriotasuna areagotuko du, ustekabeko ondorioak eraginez.
2 Feb 2026
3. Mugak
Adituak gero eta arreta gehiagorekin ibili behar du, adimen artifizialak testaren helburua zen den asma ez dezan. Hirugarren saioa “Ez-Froga” bat da. Libreko ariketa bat, nolabait esateko. Hutsunearen aurrean adimen artifizialak nola jokatzen duen ebaluatzeko test bat. Errealitate birtualaren bitartez, mugarik gabeko leku mortuetara bidaiatuko dute biek, adituak eta adimen artifizialak.
2 Feb 2026
2. Game over
Lehen eguneko saioaren ondoren, elkar tentatuz jarraitzen dute adituak eta adimen artifizialak. Buruzagiak aholkatu dionari jarraiki, bere hitzak asko zaintzen ditu adituak, testak benetan zein helburu duen jakin ez dezan. Bigarren saio honetan bideo-joko ezagun baten simulazioa erabiliko du proba gisa, adimen artifizialaren erasokortasuna mugara eramanez.
2 Feb 2026
1. Alice
Istripu baten ondorioz hamazazpi hildako egon dira, haietako lau adin txikikoak. TASK multinazionalak garatutako adimen artifizial aurreratu bat egon daiteke horren atzean eta, agian, ez da istripua izan. Adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu eta bere kasa jokatu duen jakiteko itaunketa hasiko du adituak.
27 Jan 2026
0. Trailerra: Test
Otsailaren 2tik aurrera, “Test” soinu-fikzioa eskainiko dizu GUAU atariak 6 ataletan banatuta.“Test” thriller psikologiko murgiltzailea da, entzulea pertsona baten eta adimen artifizial baten arteko xake partida mentalean barruratzen duena. Pertzepzioaren muga galdu dezakezu podcastean zehar. Ekintza, proba-laborategi itxian gertatzen da eta, une batzuetan, itogarria da ULU Mediak EITB Mediarentzat egindako ekoizpen hau.Ezbehar larri baten ondoren, azken jenerazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan. Zer da erreala eta zer adimen artifizialaren diseinuaren parte.Hiru pertsonaia dira soinu-fikzioko protagonistak, Adimen Artifiziala, beronen ebaluatzailea eta prozeduraren arduraduna. Joseba Apaolazak jokatzen du buruzagiaren papera eta Ramon Agirre eta Lorea Intxaustik beste biak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Grabaketak eta nahasketa, Lasarteko ULU Estudioetan egin dira. Soinu Banda Iban Urizar, Amorante musikariak berariaz sortua da podcasterako eta Alain Urrutiak egin du Artea.
Contact Test
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Test?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine