Txirrina Astinduz podcasta, NBAren unibertsoari dagokion informazioa astintzeko podcasta da. Mikel Reina eta Julen Arozena adituen azterketak, Juan de la Vegak gidatzen ditu, Saskibaloi liga ezaguneneko berri freskoenak astintzeko helburuz. EITB podkast atarian topatuko duzu podcasta, astero.
11.- NBAko denboraldia amaituta notak jartzeko garaia iritsi da
NBAk ez du etenik, eta lehiaketa amaitu bezain laster, bulegoetan hasi da dagoeneko mugimendua datorren denboraldiari begira. Talde-aldatze eta luzapenak non nahi izan dira, eta horiek zorrotz baloratu ditugu. Gainera, ikasturte amaieretan egin ohi den legez, talde eta jokalariei ere notak jarri dizkiegu. Saio baloratibo, alai eta entretenigarria Txirrina Astinduz podcastaren aurreneko denboraldia bukatzeko.
20 Jun 2022
10.- Golden State Warriors, NBA-ko olinpoan
Stephen Curryk azkenean lortu du finaletako MVPa, bere taldea 4. eraztunera gidatu du, ziurrenik guztien artean zapore bereziena utzi diena. Bostonek aurpegia eman du azken kanporaketan, baina kaliforrniarrak koska bat gorago izan dira. Historiako dinastia handienen parean dago Warriors? Eta Curry? Kevin Durant baino jokalari hobe gisa gogoratua izango da bere karreraren amaieran?
Analisia eta eztabaida, Txirrina Astinduz podcastaren 10. atalean.
14 Jun 2022
09.- Warriors-ek garaipen batera du loria
San Franciskokoak 3 eta 2 aurreratu dira finaletan. Stephen Curry-k erakutsi die bidea eta Andrew Wiggins sorpresa faktore gisa agertu da azken neurketan Warriors-i lehenengoz aldea emateko kanporaketan. Bostonek bere harrotasunari eta orain arte NBA-ko Playoff-etan erakutsitakoari eusten die amesten jarraitzeko.
Azken txanpan sartuta gaude, podcastaren zortzigarren atalean.
6 Jun 2022
08.- Hasi dira NBAko finalak!
Bi frankizia historiko aurrez aurre. Golden State Warriorsek seigarren finala du azken 8 urteetan. Boston Celticsek 18. eraztuna nahi du palmareseko gailurrera itzultzeko. Kanporaketa sorpresekin hasi da eta talde bakoitzak garaipen bat poltsikoratu du dagoeneko. Klabe guztiak, aste honetako atalean.
31 May 2022
07.- Final handiak hemen dira: Warriors vs Celtics
Ekialdeko guda zazpigarren neurketan erabaki da eta Bostonek, bere harrotasun historikoa atera du final batera itzultzeko 12 urte geroago. Zain, Stephen Curry eta Golden State Warriors, laugarren eraztunaren bila. Erasorik distiratsuena eta defentsarik eraginkorrena aurrez aurre.
Ikuskizuna hastera doa. Eman Play, Txirrina Astinduz podcasateren 7. atalari!
25 May 2022
06.- Gorabehera handiko finalak
Parekotasuna izaten ari da ekialdeko finaletako ezaugarri nagusia, jasotako kolpe bakoitzari beste kolpe batekin ari dira erantzuten bai Boston eta bai Miami. Mendebaldean, Warriorsek txapeldunen sena atera du eta aise nagusitzen ari zaio Luka Doncicen Dallasi. Deandre Aytonek gurdi bat eraiki ahal izango du jasotzen ari den egur guztiarekin.
16 May 2022
05.- Hemen dira konferentzietako finalak
Miami vs Boston, ekialdean eta GSW vs Dallas, mendebaldean izango dira konferentzietako final handiak.
Saltsa handia finalerdietako zazpigarren neurketetan. Doncic superheroi kapa jantzita, noraino iritsiko da? Phoenix eta Milwaukee, iazko finalistak, kanpora. Eta ohi bezala, Txirrina astinduz podcastaren botgarren atalean ere, bustiko dira Mikel Reina, Julen Arozena eta Juan de la Vega.
10 May 2022
04.- Berdintasun paregabea finalerdietan
Lau finalerdi ikusgarri, zein baino zein lehiatu eta irekiago. Orain arte gertaturikoa xehatu dugu, eta busti ere busti gara. Gainera, Deandre Aytonen errendimenduaz eta kontratu maximoa merezi ote duen eztabaidatu dugu Txirrina Astinduz podcasataren laugarren atalean.
2 May 2022
03.- Hasi dira konferentzietako finalerdiak
Lau kanporaketa ikusgarri ditugu aurretik, banan-banan aztertuko ditugu Txirrina astinduz podcastaren hirugaren atalean. Gainera, Utah eta Atlantaren porroten inguruan hausnartu eta lehen faseko jokalari harrigarrienak zeintzuk izan diren aztertuko dugu.
Entzun atala!
25 Apr 2022
02.- Play off-eko aurreneko astea aztertuz
Lesioak agerikoak dira NBA-ko play off-etan aurrera egiten duen neurrian, eta albo kaltek utzi ditzute jokoan. Sariak ere hasi dira banatzen. Eta hori horrela, Bostoneko Marcus Smart-ek merezi al du defendatzailearen saria? Benetan? Lortzeko arrazoiak ere aztertu ditugu Txirrinaa astinduz podcastaren bigarren atalean.
Lehia honetan banatzen diren gainerako sarien merezimenduak ere aztertu ditugu eta "porra" egitera ere ausartu gara. Eman Play-ri bat ote zatozen jakiteko.
16 Apr 2022
01.- Txirrina astintzen hasi gara NBA-ko Play off-etan murgiltzeko
NBA-ren Play off-en jarraipena eginez abiatuko dugu Txirrina astinduz, saskibaloi liga ezaguneneko azken ordua bilduko duen podcasta. Mikel Reina eta Julen Arozena adituek jarriko zaituzte egunean, Juan de la Vegak gidatuta.
Lehen atalean, Play in-aren abantailak eta desabantailak aztertu ditugu, lesioek ligan duten eraginaz hausnarketa egin eta Arturas Karnisovas ere hizpide izan dugu Chicago bulls-en hartu duen ardura aintzat hartuta.
Contact Txirrina astinduz
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Txirrina astinduz?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine