Iritsi gara festibalaren desmuntaketara, eta horrekin batera, Uhinen ildoan podcastaren azken atalera. Brigada ubelaren sorrera eta bilakaera izan ditugu aipagai atal honetan, baita EHZko laguntzaile batek izan dezakeen bilakaera ere: festibalera hurbiltzen den lehen alditik, ardurak hartzera arte.
14 Apr 2026
#6 - Nola ehundu festibal bat?
Sareek egiten dute EHZ, EHZ bera sare bat ere baden maneran. Egiten den herrian eta eskualdean, Ipar Euskal Herrian, Euskal Herrian, baita nazioartean ere, bere sarean dabiltzan lagunik gabe kostata eginen litzateke urtero festibala. Ehuntze hori dugu hizpide Uhinen Ildoan podcastaren azken aitzineko atalean.
31 Mar 2026
#5 - Eszena gibeletik
Laguntzailerik, langilerik eta festibalaririk gabe ez litzake EHZrik, baina musikari, dantzari, hizlari eta orohar, sortzailerik gabe ere ez. EHZren programazio artistikoan murgildu gara Uhinen ildoan podcastaren atal honetan, eszena gibel horretan, artistak eta haien inguruan dabiltzan laguntzaileak gurutzatzen diren espazioan.
17 Mar 2026
#4 - Goazen!
Ostiral arratsaldea da, festibala hastera doa, dena muntatua da! Baina… azken prestakuntzetan ari dira laguntzaileak!Uhinen ildoan podcastaren laugarren atal honetan festibalaren lehen uneetan murgilduko gara, EHZn lanean ari diren horiek ezagutuz, baina baita lan gutxiago eta besta gehiago egiten dutenak entzunez ere.
3 Mar 2026
#3 - Berriz haste!
Urtero, ekaina erditsuan, berriz hasteko tenorea iristen zaie EHZko laguntzaileei: muntaketa garaia da. Galdera orokor batetik abiatzen da Uhinen ildoan podcastaren hirugarren atal hau: nola muntatzen da festibal bat?
17 Feb 2026
#2 - Kolpez kolpe
Kolpez kolpe altxa behar izan da EHZ urte batzuetan, zauriak sendatuz eta ondokoak zainduz. Geldituz, hausnartuz, eta berriz hasiz. Laguntzaileen indarrak, eta balore kolektiboen inguruan aritzeak berrasmatzeko gaitasuna eman dio festibalari. Uhinen ildoan podcastaren bigarren atal honetan, 2010. hamarkada hastapenean, EHZ Heletan egiten zenean izan ziren erronka zail batzuk izan ditugu hizpide.
3 Feb 2026
#1 - 30 urtez zuzenean
Euskal Herria Zuzenean festibalak 30 urte betetzen ditu aurten. Baina zer da zehazki EHZ? Baloreak, leku aldaketak, laguntzaileak,... dena ulertuko duzu 1.atal honetan! EHZk sei herri izan ditu etxe azken 30 urteetan: Arrosa (1996-2003); Idauze-Mendi (2004-2008); Heleta (2008-2012); Lekorne (2012-2017); Irisarri (2019-2023) ; Arberatze (2023 - ...)Milesker elkarrizketatuei: Elixabet Aizaguer, Julen Oillarburu, Maite Goihenetxe, Andde Uthurriague, Pantxika Uthurriague, Antton Lannes, Naroa Gorostiaga Barriola, Intza Casamajou.Eskerrak On Piztu, Ihintza Arrieta, Xarlot Etxeberri, Antxeta Irratia eta Debrutegia elkarteari. Egileak: Aitor Servier Etxexuri, Irati Fernandez Arbelaitz, Luma Hirigoien Etxeberri, Aimar Lopez Erasun, Ana Sarria Muxika.Musika identitatea: Haize Carricaburu.
31 Jan 2026
#0 - Trailerra
Uhinen ildoan, EHZ festibalaren 30. urteurreneko podcasta otsailaren 3tik landa bi astean behin hedatuko dugu. Egon adi!
Contact Uhinen ildoan
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Uhinen ildoan?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine