BlackBerry-ek telefono adimentsuen historian azpimarra jarri zuten: Garai batean erabilienak izan ziren, eta askorentzat iraultza ere ekarri zuten teknologiaren mundu honetara. Hala ere, urteen poderioz erabiltzaileek alde batera utzi dute masustaren marka. Eta 2022an sartzearekin batera agur esan behar diogu telefono adimentsu hauen garauna izan zen sistema eragileari. Mundu zabalean programa hau darabilten gailuak 2022ko urtarrilaren 4ean itzaliko dira betiko.
5 Oct 2021
Xabildua 2x04: WhatsApp eta Instragramen itzalaldia
- Facebook, Instagram eta WhatsAppen itzalaldia. 6 orduz ezin izan ginen zerbitzu hauen bitartez komunikatu. Zer dela eta? Akats teknikoa izan zen?
- Netflix aplikazioaren "The Squid Game", "El juego del calamar", telesailaren arrakastak Hego Koreako banda zabalean eragina izan du
- Windows 11 merkaturatu berri da
- Euskarabildua, 10. edizioa urriaren 28an egingo Donostiako San Telmo museoan
- Steve Jobs hil zela 10 urte bete dira.
27 Sept 2021
Xabildua 2x03: Europako kargagailu unibertsal berria!
- Europako Batzordeak hala onartuta, telefono eta tabletetan USB-C kargagailua erabili beharko da 2024. urterako. Apple etxearentzat kolpe gogorra, ez ordea gainontzekoentzat.
- Nintendo Direct aurkezpena ere gertutik jarraitu dugu. Datozen hilabeteetan merkaturatuko diren jokoak ikusi ditugu.
- Phishinga ere protagonista gaurkoan. WhatsAppeko segurtasun kopiak egiteko emailak amu bezala erabiltzen ari dira gure datuak eskuratu ahal izateko.
- Ez da kriptotxanponentzako momenturik onena. Txinak guztiz blokeatu baititu bere mugen barruan, eta honek eragina izan du mundu zabalean.
Contact Xabildua Podcast
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Xabildua Podcast?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine