"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.
4. Lotsa bat, norberarena. Labar, Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindorekin
Iruneako Laban eta jendaurrean burutu da “Yoko Ona” podcastaren 6. denboraldiko azken atala. Labar artista eta Naxker taldeko Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo izan dira gonbidatuak eta hizpideak, berriz, ugari eta sakonak. Lotsak emakumeen eta sexu edo genero disidenteen gorputzetan eragin duenaz, autoestimuaz, iruzurgilearen sindromeaz, gainkonpentsazioaz eta lotsa bandoz aldatzeaz aritu dira besteak beste. Gonbidatuak eta, jakina, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia. Ainhoa Vitoriak gidatu du solasaldia ohi bezala.
16 Dec 2025
3. Nerabe bat, norberarena. Maren eta Aissa Intxaustirekin
Haur zirela igo ziren lehen aldiz taula gainera Maren musikaria eta Aissa Intxausti bertsolaria. Afizioa ofizio bihurtzeaz, emakume artisten infantilizazioaz, politikoki lerratzen ez diren artistez eta bertsoaren munduan feminismoak eragin duenaz aritu dira, bestak beste, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin.
9 Dec 2025
2. Egia bat, norberarena. Eider Rodriguez eta Kattalin Minerrekin
Eider Rodriguez eta Kattalin Miner idazleak dira, baita egia zale amorratuak ere. Fikzioaz, auto-fikzioaz, errealitatea eta egiaren arteko aldeaz, gezurrak esateaz eta aura misteriotsua duten pertsonez aritu dira, besteak beste, "Yoko Ona" podcastaren atal honetan Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin batera izan duten solasaldi animatuan.
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
4.9 / 5
41 ratings
Contact Yoko Ona
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Yoko Ona?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine