#20.- Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten
Fiskikaria Lurdes Ondaro Mallea azalduko du unibertsoaren simulazioak zerbitzutzat dituen galdera sakonek fisikaren arauak eta unibertsoaren egitura ezagutzeko aukera ematen dutela.
13 Nov 2024
#19.- Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da''
Euskal hizkuntzalaritzan eta filologian ikertzailea da Borja Ariztimuño (Tolosa, 1986). Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza-ondoko ikertzaile kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Onartzen du prozedura batzuek antza handiagoa izan dezaketela zientzia aplikatuetan, letretako jakintza-arloetan baino, esperimentazioak ordea badu lekua bere ikerketa esparruan ere. Alor bakoitzak du bere ikertzeko modua eta metodologia, eta "datuak" eskuratzeko bidea eta datu horiek "modu zintzoan erabiltzea eta errealitatearen azalbideak proposatzea" da berak darabilena.
Ariztimuñok, Euskararekiko zuen interes orokorragatik aukeratu zuen Filologia, gerora sortu zaio ikertzeko grina. Garbi dauka, hizkuntza aztergai konplexua dela, ez dela neurtzen erraza.
EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
9 Oct 2024
#18.- Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) gradua, egin zuen Maren Martinez de Rituertok (Tolosa, 1998) eta ohikoaren kontra osasun arloan ari da lanean. Orain gutxi arte, soinketa irakasle edo entrenatzaile izateko irtenbbdea zuten ikasketa hauek, baina orain gutxi, nutrizionista edo psikologoen bezala, osasun arloan lan egiteko aukera zabaldu zaie.
Marenek, betidanik lan egin nahi izan du pertsonekin eta Donostiako Onkologikoan ari da ikerketa bat burutzen, minbizia duten pertsonei tratamenduan zehar ariketa fisikoak egiten dien onura neurtzeko eta zer ariketa-mota komeni zaien ikusteko. Hasieran, zaila egin zitzaion egoera gogorra bizitzen ari diren gaixoekin ihardutea, orain ordea "aberasgarria" egiten zaio egunerokoa. Marenen ustez, gizarte geroz eta sedentarioagoan funtsezkoa da pertsonak mugimenduan jartzea. Hiru urteko ikerketan murgilduta dago, baina gerora ere, osasun-munduari lotuta jarraitu nahiko luke.
EITB Podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
5.0 / 5
5 ratings
Contact Zientzia
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Zientzia?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine