Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteo arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko,nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.FMK-ek EITB Podkasterako ekoitzitako elkarrizketa Podcasta.
Literaturaz, Arantxa Urretabizkaia eta Alaine Agirre
Arantxa Urretabizkaia and Alaine Agirre, two prolific young writers, share their passion for literature and how it has shaped their lives, revealing the transformative power of reading and writing.
2 Dec 2024
Euskarari buruz, Kike Amonarriz eta Ainhoa Larrañaga
Euskara expert Kike Amonarriz and linguist Ainhoa Larrañaga share their personal journeys in reclaiming and revitalizing the Basque language.
21 Oct 2024
Klima-aldaketaz, Andoni Aizpuru eta Arnaitz Fernandez
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko biderik onena. Podcast honetan, hain zuzen ere, gizarteko arlo edo esparru berea aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean parteka dezaten, nork bere belaunaldiari dagokion ikuspegitik, eta bakoitzaren eskarmentutik ezagutzaren zubiak jarraitu dezan.
Arteagako Urdaibai Bird Center-en abiatu dugu podcasta, Andoni Aizpuru eta Arnaitz Fernandez EITBko eguraldi aurkezleak bertan elkartuz. Ahoz aho darabilgun klima aldaketaren inguruan jarri ditugu solasean. Zenbateraino aldatu zaigu Klima larrialdiaren inguruko pertzepzioa azken urteetan zehar? Zein da etorkizuna?
Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako
14 Oct 2024
Jai-Alaiaz, Juan Antonio Zulaika eta Xabier Barandika
Nola ez, Gernikako pilotalekuan elkartu ditugu Juan Antonio Zabala eta Xabier Barandika puntistak, Gernika Jai-Alai baita Juan Antonion partidu gehien jokatu dituen lekua.
Pilotari biek dute eskarmentu handia hemengoaz eta Itsasoz bestaldekoaz, AEBko frontoietan ere lehiatu bait dira. Nola nahi ezberdina izan da garaia eta belaunaldia, eta egun errezagoa da kilometro askora egonda ere etxekoekin eta lagunekin harremanetan jarraitzea.
Zubiak podcasta FLM-k ekoitzi du EITB Podkasterako.
17 Sept 2024
Zinemaz, Eneko Olasagasti eta Mikele Landa
Bilboko Etxe betea-n zita atal honetarako. Arrazoia, Mikele Landa zinemagilea bertan ari dela zinema egonaldia egiten, bere lehenengo luzemetraia aurrera ateratzeko. Aproposa iruditu zaigu gunea zinemagile gaztea Eneko Olasagasti zuzendariarekin elkartu eta, Euskal Zinema-ren inguruan zubiak eraikitzeko.
Zein da gure ikus-entzunezko industriaren etorkizuna? Gogoeta eginda eta arrazoituta dute bi sortzaileek.
Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.
22 Jul 2024
Sukaldaritzaz, Hilario Arbelaitz eta Jabi Rivero
Etxe ondoan, Tolosako berdura plazan egin du zita Jabi Riverok eta hara hurbildu da Hilario Arbelaitz, eta non hobeto bertako elikagaiak goratzeko helburua duten bi sukaldari handi elkartzeko!
Erretiroa hartu berria da Hilario, lanaren fruituak diren sariak irabazten Jabi; biak aparretan... Oiartzuarrak Amarekin ikasi zuen, Jabik "Ama" jarri zion Tolosan gidatzen duen jatetxeari eta agian ez da kasualitatea. Izan ere biek begiratu dute atzera Euskal sukaldaritzan aurrera egiteko garaian. "Ez ahaztu lehengoa" errepikatzen du Hilariok eta arretaz entzuten dio Jabik, prest dago trasmisioaren zubian sartu eta lekukoari heltzeko.
Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.
15 Jul 2024
Folk Loraldiaz, Maixa Lizarribar eta Hekthor Folk
Folkaz aritzeko, Nafarretera etorri gara, Zubiak podcastaren gonbidatuetako baten museo etxera hain zuzen ere. Maixa Lizarribar trikitilaria hurbildu da Hekthor Folkekin solastera. Belaunaldi arteko elkarrizketa interesgarri bezain xelebrea sortu da. "Panderoa bateria da" bezalako esaldiak ahoskatu dituzte. Eta Folk kuttunak aurrera egin dezan bide berriak urratzeko beharra ikusten dute biek.
Nondik jo behar du eta zein da euskal folkaren etorkizuna?
Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.
8 Jul 2024
Musikaz, Alex Sardui eta Idoia Asurmendi
Donostiako Kursaaleko Plazan elkartu ditugu Musikaz aritzeko Alex Sardui eta Idoia Asurmendi. Idoiak aukeratu du lekua, izan ere plaza horretan izan zuen aurreneko ekitaldi esanguratsua.Zertarako sortu musika? Nola aldatu dira musika joerak Euskal Herrian eta kanpoan? Zein da gure musikaren etorkizuna? Eta autotuneaz?
Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako
1 Jul 2024
Gure kirolaz, Iñaki Perurena eta Lur Errekondo
Leitzaraino hurbildu gara atal honetan, gure gonbidatu baten etxera, hain zuzen ere. Iñaki Perurena eta Lur Errekondo elkartu bait ditugu Peru-Harrin, euskal kirolen inguruan solastu daitezen. Nolakoa izan da herri kirolen bilakaera? Sendo daude? Zein da gure kirolen etorkizuna?
Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako
25 Jun 2024
LGTBI+ kolektiboaz, Zuriñe Txiki eta Aner Peritz
Sofen tabernan, alegia Gasteizko Kutxi kale ezaguneko Dazz Club tabernan elkartu ditugu Zuriñe Txiki eta Aner Peritz, transmaribollo kolektiboaz aritzeko, aniztasuna eta askatasuna aldarrikatzen ditugun bitartean. Nola aldatu da LGTBIQ+ taldea eta bere testuingurua? Zer egin daiteke? Zein da etorkizuna?
Entzun Zubiak podcasatren atala!
Zubiak FLM-k EITB podkasterako ekoitzitako podcasta da.
24 Jun 2024
Zubiak: Belaunaldien arteko elkarrizketak
Ekainaren 26tik aurrera, Zubiak podcasta eskainiko dizugu EITB Podkasten
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira Euskal Gizartean Zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan. Leku esanguratsuan egiten dira elkartzeak
FMK-k EITB podkasterako egina da Zubiak podcasta.
Contact Zubiak
Guest appearances
Books guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Zubiak?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine