Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.
Euskalgintzak lorpen asko bildu ditu azken 50 urteetan. Euskarak territorio asko irabazi ere bai. Baina asko aldatu da mundua ordutik, eta erabilera datuak ez dira askok nahi bezain onak. Diotenez, gazteona da ardura. Eta ez dugu erreleboa, behar bezala hartu. Hipotesi hori zalantzan jartzeko moduko hiru lagun gonbidatu ditugu Zulora. Mikel Aiartzaguena, Uxue Rey eta Inaki Dorronsoro. Haiei bota diegu galdera. Zer egin behar dugu desberdin, euskarak bizi eta bizirik jarrai dezan? Edo buelta emanda: zergatik egin behar du, gaur egun, euskaraz gazte batek?
28 Feb 2025
6. Tradizioari Traizio
Gazteon bizkar gainean jartzen denean, pisu handiko hitza da tradizioa, baina tradizioari segitzea ez da derrigor, bere horretan errepikatzea. Traizio egitea ekarpenetan baliotsuena izan daiteke; horrela berritu, zabaldu eta aberasten dira gure ohitura eta eremuak. Modu batera edo bestera, horretan ari diren hiru gazte ekarri ditugu Zulora: Enaut Zubizarreta, Leire Vargas eta Lur Errekondo.
28 Feb 2025
4. Kuadrilla, entzun
Kuadrila, koadrila, kuadrilla. Ez dakigu oso ondo nola idatzi behar den, baina denon bizitzak gurutzatzen ditu kuadrilarekin dugun harremanak. Badutenek badutelako, ez dutenek ez dutelako. Zenbat du babesetik, zenbat mugatik? Nolakoa da bizitza lagun talde finko bateko kide izan gabe? Badakigu kuadrila eta beste harreman batzuk ondo uztartzen? Horri erantzuteko lagun-talde alternatiboa elkartu dugu Zuloran. Gurekin izango dira, Ibis Ugarte, Nahia Ruiz eta Unai Etxenausia.
28 Feb 2025
3. Uf! gizonak
Uf, gizonak. Halakorik esan edo pentsatu ez baduzu inoiz, gizona zarelako da... Eta gizonaz ari garenean, ez gara genitaletaz ari. Munduan egoteko modu bat da gizontasuna, ikasia, pribilejioz josia eta bere kodigo propioak dituena. Baina eredu on edo txarrak badaude? Atera daiteke gizontasunetik? Gaiaren zirrikituetan arakatzeko ekarri ditugu gurera Inigo Etxezarreta, Irati Erauskin eta Aner Euzkitze.
28 Feb 2025
2. Metabertsoa
Kriptotxanponak, NFTak eta metabertsoa. Konturatzerako, ia egunero entzuten ditugun hitzak bilakatatu dira, baina entzutetik ulertzera saltoa dago. Eta ulertu gabe, zaila da kokatzea: aukeraz beteriko munduberria dakarte? Edo kapitalismoaren tranparik berriena besterik ez dira?Gaiaren argilunetan arakatzeko eta teknologia berri hauek izan dezaketen ibilbidez hausnartzeko Lorea Argarate, Leire Lison eta Gorka Lorenzo izango ditugu gurekin. Ez galdu!
28 Feb 2025
1. Klima larrialdia
Pandemiak. Elikagai eskasia. Tenperaturen igoera. Munduaren etorkizunarekin larritzeko nahi beste aitzakia daude. Eta guk, galdera mordoa dauzkagu. Horiek erantzuteko etorri dira Zulora Gorka Laurnaga, Anne Rodriguez eta Mikel Izurieta. Nola aldatu behar dira gure gizarteak etorkizunean ere mundu bizigarri bat izan dezagun? Gurea da ardura? Badago egoera hobetzerik, errotiko aldaketarik gabe?
28 Nov 2023
Hau gurasoen kontura!
Gazteon bizi-egoeraren argazkia nahi denean, zenbakiei begira jartzea da ohikoena: langabezia-tasa, bataz-besteko soldata…. Baina bada ia beti kanpo uzten den aldagai bat: gurasoak.
Zenbat baldintzatzen du gazteon bizitza gure gurasoen maila ekonomikoak? Eta haien estatusak? Zergatik ez dugu gaiaz gehiago hitz egiten? Isiltasun horri hitzak jartzeko izan dira Zuloraren denboraldi honetako azken atalean gurasoei dezente zor dietela aitortzen duten hiru lagun: Aissa Intxausti, Eneko Garcia eta Xabi Murua.
Zulora, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Mediarako.
21 Nov 2023
Zertan sinesten dugu?
Gazte gehienak ez dugu gure burua fededuntzat jotzen. Ez behintzat sinesmen hitza erlijio kristauarekin eta eliza katolikoarekin lotuz gero. Baina zertan sinesten dugu guk? Arrazoimenak erabat asetzen gaitu? Espiritualtasunak beste bide batzuk ere har ditzake?
Galdera hauetan arakatzeko elkartu ditugu Leo Bueriberi, Iker Mendibe eta Danel Valero Zuloraren atal honetan.
Zulora podcasta Hirudamatxok ekoitzen du EITB podkasterako.
7 Nov 2023
Lodifobia
Nork bere burua onartu behar duela diote esloganek, baina nola begiratzen dio gizarteak argaltasunaren kanonetan sartzen ez denari? Gimnasioa, dietak eta abarrez josi dizkigute agendak. Berdin iragarkiak eta sareak. Zer dago horren guztiaren atzean? Nola eragiten digu bakoitzari?
Gaiaren lokatzetan sartzera gonbidatu ditu Ane Zuazubiskarrek, Leire Murguialday, Jokin Pedreño eta Maddi Etxeberria. Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar.
Ongi etorri Zulora!
Zulora, Hirudamatxok ekoizten du EITB podkasterako.
24 Oct 2023
Lehen sektorea
Ikasi. Egin gradua. Masterra. Beste master bat. Izan mediku, ingeniari, irakasle, artista, kazetari… Nekazaritza edo abeltzantza ez dira ustez gazteokin lotzen. Baia, beste arlo bateko ikasketak egin ondotik, lehen sektorera iritsi edo itzuli direnak etorri dira Zulora atal honetara gonbidatu. Kattin Chilibolostek, zientzia politikoak ikasi, kzetaritzan trebatu eta egun bildotsak hazi eta gasna egiten du. Biologia gradua egin zuen berriz Uxue Amonarizek eta musikaren munuduan urratsak eman ostean, barazki ekologikoak ekoitzi eta saltzen ditu. Erlezaina da Mattin Jauregi, erleak maite ditu eta bertako espeziea zaintzen. Ane Zuazabiskarri azaldu dioten bezala, lurraren alde egin dute; naturarekin konektatzeko. Horrek ez du, ordea, esan nahi munduarekin deskonexioa egin dutenik. Alderantziz, lan ezegonkorra dute eta fakturak egin beharra daukate, baina gustora egiten dute egiten dutena.
Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar.
Hirudamatxok ekoizten du podcasta EITB podkasterako.
10 Oct 2023
Bikotezentrismoa
Familia bazkarietako galdera ikurra izaten da: Eta zuk, ez al daukazu bikotekiderik? Amorru handia ematen duen galdera da. Baina, bai ote dakigu etorkizuna beste modu batera irudikatzen? Bikotekideak zenbateraino alda arazten ditu gure lehentasunak? Gizarte bikotezentristan bizi al gara?
Bikotekeriak agintzen oten duen aztertzeko, Luix Mitxelena, Iholdi Beristain eta Unai Ribera eseri ditu inguruan Ane Zuazubiskarrek Zuloraren atal honetan
Hirudamatxok egin du podcast honen ekoizpena.
26 Sept 2023
(Des)konexioa
Sakelakoa eskuan eta ibili munduan!
Gure lanbideak, gure harremanak, norberaren irudia… Gaur egun dena pasatzen da, sarearen filtrotik. Gauden tokian gaudela, ez gaude han bakarrik. On-line ere bagaude, aldi berean. Zer ondorio ditu bizitzeko modu horrek? Ba ote egoera horri uko egiteko modurik?
Zulora podcastaren hirugarren denboraldia hasteko, Iruñe Astiz, Jon Abaitua eta Telmo Lazkano elkartu ditu Ane Zuzubiskarrek
Hirudamatxok ekoitzitakoa da podcast hau.
14 Dec 2021
Eliteko kirola
Askok eta askok amestu du noizbait podiumera igo, txapela jantzi edo eta helmugara lehena iristearekin. Gehienak, ordea, hor gelditzen dira, ameskerian. Eliteko kirola aipatzean askori ospea, auto garestiak eta publizitate akordio estratosferikoak etorriko zaizkigu burura. Baina nolakoa da eliteko kirolariaren bizitza? Eta, nolakoa da sarri fokotik kanpo dauden kiroletan? Zer da dominaren atzean dagoena?
Gaian sakontzeko eliteko hiru kirolari izango ditugu Zulora podcastean: Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarra irabazi berri duen Iñigo Llopis igerilaria, mendi lasterketetan munduko junior txapeldun eta bost aldiz Espainiako txapeldun izan den Irati Zubizarreta eta Xubane Uribarrena, aurten Kontxako bandera eta Euskotren Liga irabazi dituen Arraun Lagunak taldeko patroia.
Ane Zuazubiskarrek gidatzen du EITB podkasteko Zulora.
23 Nov 2021
Eztanda Iruinerrian
Argi dago Iruinerriko eszena kulturalak eztanda egin duela atzean uzten ari garen 2021 honetan, batez ere, musikari erreparatzen badiogu. Bertan jaiotako proposamenek sareak eta plazak astindu dituzte, gozamenari bezala eztabaidari ere ateak zabalduz. Zer dago eztanda honen atzean? Zenbaterainokoa da? Zer gertatzen ari da Iruñerrian?Gaian sakontzeko Zulora podcastean eztanda honen protagonistetako batzuk gonbidatu ditugu: Beñat Rodrigo "Kiliki Frexko", Chill Mafiako abeslari eta ekoizlea, Amets Aranguren, Ibil Bedi taldeko musikari eta abeslaria eta Niko Leonardo, Skabidean taldeko musikaria eta Oskarbi argitaletxeko kidea. Ane Zuazubiskarrek gidatzen du EITB podkasteko Zulora.
8 Nov 2021
Zer moduz gaude?
Antsietatea, depresioa, apatia, ezinegona. Gazteon artean, gero eta ohikoagoak dira buru osasunarekin zerikusia duten diagnostikoak eta estigmari aurre egiten dioten ahotsak. Zenbateraino eragiten digute baldintza materialek? Ba al dauzkagu emozioak kudeatzen laguntzeko tresnak?
German Urteaga, kirol psikologian aditua, Sugoi Etxarri psikologoa eta Maddi Etxeberria nutrizionista elkartu ditugu Zulora podcastean, gertutik eta kezkaz bizi duten gaian arakatzeko. Ane Zuazubiskarrek gidatzen du EITB podkasteko Zulora.
26 Oct 2021
Errudunak
Arduragabeak, egoistak, mozkorrak, zikinak. Errudunak. Hori gara gazteak, pandemian zehar zabaldutako hainbat diskurtso eta irudiaren arabera. Baina zer dago horren atzean. Zergatik ez digu inork zuzenean guri galdetzen? Kontuan hartu gaituzte? Galdera hauek eta gehiago izango dituzte solaserako Pablo Sa, Ane Peñagarikano, eta Ane Saez de Espigak, beste Ane batek, Ane Zuazubiskarrek gidatutako podcastean. Errudunak da Zulora podcastaren #03. atalaren aztergaia.
14 Oct 2021
Arrazistak, gu?
Argi ikusten dugu arrazakeria urrun gertatzen denean. Baina, kontziente al gara gure herrikide arrazializatuek bizi duten diskriminazioaz? Nolakoa da gazte arrazializatu batizatea XXI. mendeko euskal gizartean? Arrazakeriaren aurpegi ezberdinak beraien azalean bizi dituzten hiru lagun izan ditugu Zulora podcastean. Oihane Ofogo, Jon Arantzabal eta Leo Bueriberen laguntzaz Euskal Herriko gazte arrazializatuek bizi dituzten errealitateen inguruan hausnartu dugu, Ane Zuazubiskarrek gidatutako solasaldian.
Gaiari ertz bat gehiago gehitzeko ardura, EHUko irakasle eta Irungo Harrera Sareko kide Anaitze Agirreren esku utzi dugu.
1 Oct 2021
Matxismoaren sarean
Zenbateraino da arrotza sareetako plaza emakume gazteontzat? Zenbat indarkeria jasotzen dugu sareetan? Eta nola egin diezaiokegu aurre?
Zulora podcastaren lehen atalean galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara. Emakume gazteok sarean bizi ditugun zapalkuntza forma ezberdinaketa hauek beraien eguneroko jardunean duten eragina izango dira aztergai. Horretarako, Maialen Arteaga kazetaria, Marina Landa musikari eta ikerlaria eta Irati Erauskin psikologoa gonbidatu ditugu Ane Zuazubiskarrek gidatutako solasaldira. Estibaliz Linares ikerlariak egin du ekarpen osagarria eta Julen Portillo "Zulotik At" irten da kaleko iritziak jasotzera.
Zulora, Hirudamatxo-k EiTB mediarentzat ekoitzi duen podcasta da.
Reach and audience
Public platform figures. Ratings count people who left a rating, not total listeners.
Spotify
5.0 / 5
14 ratings
Contact Zulora
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Host of Zulora?
Claim your podcast to manage its listing and keep your show details accurate.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine