Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…

Aupa Bizkaia
Claim This Podcastby Iñigo Esteban
Podcast Overview
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Language
🇪🇺
Publishing Since
11/26/2023
1 verified contact email on file for Aupa Bizkaia
Pitch yourself as a guest, propose sponsorships, or reach out directly to the host.
Recent Episodes

June 28, 2026
Alfonso Guilló, tximinia ondoan entzuteak merezi dauan musikari eta pertsona
Irratian lan egiteak gauza on asko emoten deutsoz egunero ikasi eta besteen ikuspuntua ezagutu gura dauanari. Dana izan leike ikasteko atxaki bat eta ia edozeinek dauka zeozer interesgarri irakatsi edo erakusteko. Baina badagoz batzuetan pertsona bereziak eta askotan kostetan da alkarrizketari amaierea emotea. Normalean esperientzia eta estropezuak izaten dira geure irakaslerik onenak, baina horrela izateko oinarri bat behar dogu. Oinarri horreetako bategaz berba egiteko aukera izan dogu gure estudioan, baina seguru berak ez dauala hori onartuko eta ganera, bere esanetan, sormenak ikasitakoa hautsi behar dau. Gaur Alfonso Guilló musikariagaz berba egiteko aukera izan dogu. Baina musikaria dala esatean, beste hainbat gauza geratzen dira esan barik; euskeraren aldeko militante sutsua, irakaslea, bajujolea eta abeslaria be bada, esan geinke esperientziaren abotsa dala. Euskerazko rock musikaren aitzindaria, 70ko hamarkadan hasi zan bere abestiak konposatzen eta Koska rock taldearen sortzailea izan zan. Gaur egun Alguillo eta Alkimistak taldeko abeslari eta bajujolea da, sortzailea be, eta euren azkeneko abestiek —Izua eta Hor, Zelatan— inoiz baino indar gehiago daukie. Erritmoa, melodia, eta letraren aldetik gaur egungo errealidadearen ganeko hausnarketa lez hartu geinkez eta gure eretxi apaletik, erpin guztietatik erakargarriak dira, zalantza barik. Gauza askoren inguruan berba egin dogu alkarrizketa luze honetan, eta batzuk aurreratu geinkez, amu moduan, baina bakarrik esango dogu berezia izan zala beragaz berba egitea, asko disfrutau gendula eta entzule kopuruak ez leukela arrakasta neurtu beharko.

June 27, 2026
Eider Eibarrek alboko itsasontzitik zeharkaldia jarraitu, Iskander lagundu, Kokoak bilatu eta abentura osoa dokumentau dau
Zazpi Itsasoak (Ocean 's Seven) erronkea munduko uretako maratoirik zorrotzena da. 2008an sortu eban Ur Irekietako Igeriketako Munduko Elkarteak (WOWSA), eta planetaren inguruan zazpi kanal edo itsasarte espezifiko ugerrean gurutzatzean datza. Munduko erronkarik gogorrenak hartzen dauz: Iparraldeko kanala, Cookeko itsasartea, Molokaiko kanala, Mantxako kanala, Katalinako kanala, Tsugaruko itsasartea eta Gibraltarko itsasartea. Iskander Sagarminaga, ugerlaria, eta bere bide-lagun Eider Eibar, marrazkilari eta ilustratzailea, munduko erronka gogor horretan murgilduta dagoz. Iskanderrek indartsu eta eten barik uger egiten dau, eta Eider Eibarrek alboan doan itsasontzian lagundu eta dana dokumentetan dau. Kaiwi kanala izan da lortu daben azkena eta hile honetan zerrendatik beste bat ezabatuko dabe, bagilaren 28an Gibraltarko itsasarteari ekingo deutsielako. Horren ostean Japoniako Tsugaruko itsasartea faltako jake Zazpi Itsasoak erronkea amaitzeko. Iskander eta Eider oso pertsona alaiak dira, eta beti euren abenturak irrifartsu, pozez eta ilusino handiagaz kontetan dabez. Eiderrek dana dokumentau eta marrazten dau (kokoak.eus, irudimenaren eta itsasoaren arteko zubia) eta zeharkaldi bat amaitzen dabenean Iskander ikusten dogu irrifartsu. Gehienetan barrutik sentiduten dauan nekea eta higadura fisikoa ez da kanpotik igarten. Lortu daben azkeneko erronkea Oʻahutik Molokairako Kaiwi kanaleko zeharkaldia izan da eta norabide horretan lortu dauan munduko zortzigarren pertsona bihurtu da Iskander. Errekorra lortzeko ideagaz joan ziran, baina aurkitu eben korronteagaz ia lehenengo momentutik jakin eben ez zala posible izango. Izan be, euren ibilbideko zeharkaldirik gogorrena izan zan eta 18 ordu eta 53 minutu, uretan gelditu barik, behar izan ebazan Iskanderrek 44,9 kilometroko ibilbidea amaitzeko. Oʻahutik Molokairako Kaiwi kanaleko zeharkaldia egin dauan zortzigarren pertsonea izan da, baina zeharkaldi honeek beti gogorregiak izan arren, oraingo honetan hondino gehiago sufriduta lortu eban amaitzea eta bertakoentzako Koa gerlari bihurtzea. Bagilaren 28an Gibraltarko itsasartea zeharkatuko dabe eta holan Zazpi Itsasoak erronkea amaitzeko Japonian izango dabe azkeneko hitzordua, hondino zehaztu barik, Tsugaruko itsasartea zeharkatzeko. Betiko lez, Kokoak bilatzen ibiliko dira eta ezagutu doguzan azkeneko Kokoei (Pō, Kea, Pua eta Kai) barriak be bilduko jakez.

June 14, 2026
Juan del Arcok prostatako minbiziaren ezaugarriak azaldu deuskuz Farmazia tartean
Bagilaren 14tik 21era Gizonezkoen Osasunaren Nazinoarteko Astea ospatuko da, eta bagilaren 11a Prostatako Minbiziaren Munduko Eguna izan zan. Horri buruz egin dogu berba Juan del Arco farmazialariagaz Farmazia tartean. Prostatako minbizia izan da gaurko gaia, eta Juan del Arcok tumore mota horren intzidentziari, hilkortasunari, kokatutako eta zabaldutako minbiziaren tratamenduei buruz egin deusku berba. Hau da, terapia gidatua, immunoterapia eta erradiofarmakoei buruz. Euskal Autonomia Erkidegoan prostatako minbizia detektetako proiektu pilotu bat dago eta gaurko programan horrelako ekimenetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dogu.
349 total episodes available
Recent guests on Aupa Bizkaia
Guests from recent episodes — sign up to see every guest that has ever appeared on this show.
Erlantz Lizundia
Guest
Unai Garma
Guest
Ekintza Aluviz volunteer
Guest
Juan del Arco
Guest
David Madarieta
Guest
Joana Jauregizar
Guest
Maialen Ibarra
Guest
Beatriz Santamaria
Guest
Izaro Lauzirika
Guest
Adolfo Arejita
Guest
Deep-dive analytics for Aupa Bizkaia
Frequently asked questions
Have a different question and can't find the answer you're looking for? Reach out to our support team by sending us an email and we'll get back to you as soon as we can.
- What is Aupa Bizkaia?
- How often does this podcast release new episodes?
This podcast updates daily.
- Where can I listen to this podcast?
This podcast is available on 6 platforms including Apple Podcasts, Spotify, and more. You can also use the RSS feed directly.
- Does this podcast accept guests?
Yes, this podcast regularly features guests.
Legal Disclaimer
Pod Engine is not affiliated with, endorsed by, or officially connected with any of the podcasts displayed on this platform. We operate independently as a podcast discovery and analytics service.
All podcast artwork, thumbnails, and content displayed on this page are the property of their respective owners and are protected by applicable copyright laws. This includes, but is not limited to, podcast cover art, episode artwork, show descriptions, episode titles, transcripts, audio snippets, and any other content originating from the podcast creators or their licensors.
We display this content under fair use principles and/or implied license for the purpose of podcast discovery, information, and commentary. We make no claim of ownership over any podcast content, artwork, or related materials shown on this platform. All trademarks, service marks, and trade names are the property of their respective owners.
While we strive to ensure all content usage is properly authorized, if you are a rights holder and believe your content is being used inappropriately or without proper authorization, please contact us immediately at hey@podengine.ai for prompt review and appropriate action, which may include content removal or proper attribution.
By accessing and using this platform, you acknowledge and agree to respect all applicable copyright laws and intellectual property rights of content owners. Any unauthorized reproduction, distribution, or commercial use of the content displayed on this platform is strictly prohibited.
