Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektu bat da 'Euskal Herriko historia 100 objektutan'; Euskal Herriko historia objektuen bidez kontatzeko helburuarekin sortu da, objektu horiek museo eta unibertsitateetako adituekin elkarlanean hautatuta. Orain podcast bihurtu da proiektu hori: hamar idazlek idatzi dituzte gidoiak,eta BERRIArekin elkarlanean ekoitzi dute astero zabaltzen den saio hau.
Soulutre du izena lehenengo jostorratza asmatu genuen garaiak. Jostorratzarekin batera, antza, amua ere asmatu genuen. Bi teknologiek gauza bera dute, zizta egiteko modu sofistikatua, alegia. Jostorratza...bai asmakuntza interesgarria. High tech teknologia dela esango nuke. Hain da ona, hain ondo asmatuta, non ez baiten zipitzik ere aldatu joan diren 20.000 urteotan. 20.000! Azkar esaten da.
Gidoia: Cira Crespo
Lokuzioa: Intza Alkain
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe “Antuxuna"
Informazio gehiago: 100objektu.eus
26 May 2026
Xingola urdina
Borroketako bandoak koloreka adierazten dira, nola politikan edo gudan hala beste arlo askotan ere. Mundua mundu denetik, kolore bati lotzeak bestearen aurkari bilakatzea dakar norgehiagoka guztietan, eta baieztapen hori erlatibizatu nahi duenak galde biezaie futbol zale porrokatuei, ez ote den hil ala bizikoa «koloreak defendatzea» zelairatzerakoan; galde biezaie, zein neurritaraino den zeinahi jendarte zinez bitarra, plurala dela esaten denean ere.
Gidoia: Garbiñe Ubeda
Lokuzioa: Intza Alkain
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe “Antuxuna"
Informazio gehiago: 100objektu.eus
19 May 2026
Mikeldiko Idoloa
Mikeldiko Idoloa, Bilboko zazpi kaleetako Euskal Museoko klaustroan gordetzen den harrizkoa irudi handia enigma arkeologiko bat da. Harearrizko eskultura bloke bakarrean eginda dago eta animali baten forma erakusten du. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Mikeldiko Idoloa izena bera ere argitu beharrekoa da. “Mikeldiko Idoloa” esan orduko, izen biak ipini behar dira zalantzan: Mikeldi eta idoloa.
Gidoia: Joseba Sarrionandia
Lokuzioa: Intza Alkain
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe “Antuxuna"
Informazio gehiago: 100objektu.eus
Contact Euskal Herriko historia 100 objektutan
Guest appearances
Does not typically book guests
Based on episode analysis; this does not confirm that the show is currently accepting guests.
Pod Engine is an independent podcast discovery and analytics service and is not affiliated with or endorsed by this podcast. Artwork and show content belong to their owners. Full legal notice.
Explore this show Podcast research with Pod Engine