Podcast thumbnail for Lau Haizetara

Lau Haizetara

Claim This Podcast

by Ainhoa Llona

742 episodes
Updated Daily
Accepts GuestsHas SponsorsLocation 🇪🇸

Podcast Overview

Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak… Bestelako tarte bereziak be bai: eleiz gaiak, literaturea, Euskal Herriko Unibertsidadea etabar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea)... Informazinoa eta entretenimendua ordu bitan zehar. Gugaz bat egin gura badozu lau@bizkaiairratia.eus helbidea dozue erabilgarri.

Language

Publishing Since

12/21/2023

1 verified contact email on file for Lau Haizetara

Pitch yourself as a guest, propose sponsorships, or reach out directly to the host.

Recent Episodes

Episode thumbnail for Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz

July 30, 2026

Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz

Ondarroako kirolaren historia ez da emoitzetan bakarrik idatzi. Argazkiak, kronikak, kartelak eta urteetan zehar bildutako dokumentuak be funtsezkoak dira herri baten kirol ondarea ez galtzeko. Helburu horregaz urteak daroaz Iñaki Beitia ondarrutarrak Ondarroako kirolaren leihoa egitasmoaren bidez herriko kirolaren memoria batu, antolatu eta zabaltzen. Kirolagaz lotura estua izan dau betidanik. Atletismoan hasi zan, saskibaloian entrenatzaile eta sustatzaile moduan jardun dau, eta urte luzez herriko kirolaren kronikak eta emoitzak batu izan dauz. Esperientzia horrek guztiak bultzatuta sortu eban, orain dala hamar urte inguru, sare sozialen bidez, Ondarroako kirolaren historia zabaltzen dauen egitasmoa. Erretiroa hartu ostean, barriz, artxibo historikoa osotzeari ekin eutson. Gaur egun, artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz. Besteak beste, arraunaren historiari buruzko lan monografikoak, Ondarroa Arraun Elkartaren estropaden datuak, herriko kirolarien ibilbideak, argazkiak, emoitzak, sailkapen ofizialak eta askotariko dokumentazinoa gordetzen dauz. Beitiaren esanetan, lan horren helburua ez da datuak pilatzea bakarrik; belaunaldi barriek Ondarroako kirolaren historia ezagutu eta herriko memoria galdu ez daiten laguntzea da. Horregaitik, egunero jarraitzen dau material barriaren bila, artxiboa handitzen eta herriko kirol ondarea guztion eskura jarten.

Episode thumbnail for Itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka orain

July 28, 2026

Itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka orain

Urtebete itsasoan emon ostean, etxera itzuli da Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra. Lau Teila izeneko arte proiektua amaitu dau, Atlantikoa bakarka zeharkatu eta, ondoren, familiagaz batera Karibeko hainbat ugarte nabegatu ostean. Orain, itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka. Esperientziaren balorazino oso positiboa egin dau Jose Pablo Arriaga eskultoreak. Naturarekin eta familiagaz urtebetez bizitakoa "aberasgarria" izan dala azaldu dau, eta halako esperientziek persona lez hazteko balio dabela nabarmendu dau. Horren harira, argi adierazo dau: "edonork egin beharko leuke horrelango bidaia bat". Lau Teila proiektua artistaren ibilbidean urteak daroazan teilaren sinbolismoan oinarritu da. Horretarako, belaontzia egokitu eta prestaketa logistiko zein personal handia egin behar izan eben, nahiz eta hasieran aurreikusitakoa baino denpora gitxiago izan guztia antolatzeko. Itsasoko etapea amaituta, Arriaga lanean hasi da dagoeneko. Bidaiak emondako bizipenak eta jasotako esperientziak etorkizuneko sormen proiektuetan islatu gura dauz, eta laster horreen barri emongo dauela aurreratu dau Bizkaia Irratian.

Episode thumbnail for Programea aisialdiko jardueretatik harago doa

July 27, 2026

Programea aisialdiko jardueretatik harago doa

Gorabideko erabiltzaile talde batek San Mames eta Athletic Museoa bisitatu dauz gaur, alkarteak udarako antolatutako oporretako programearen barruan. Egun bateko urteeren egitarauaren parte izan da jarduerea, eta aisialdiaz harago, adimen desgaitasuna daben pertsonen gizarte-partaidetza eta presentzia inklusiboa sustatzea dau helburu. Aurten, Gorabidek zortzi eguneko 13 bidaia eta Bizkaian zehar antolatutako 24 eguneko urteera eskainiko deutsez 282 erabiltzaile eta 113 boluntariori. Eider Pertika Gorabideko aisialdi arduradunak azaldu dauenez, programea aisialdiko jardueretatik harago doa, eta parte-hartzaileen autonomia, inklusinoa eta komunidadeko parte-hartze aktiboa indartzea dau xede. San Mameseko bisiteaz gain, udako egitarauak beste hainbat jarduera be jasotzen dauz, halan zelan, itsasadarrean itsasontziz ibiltea, Getxoko kostaldean bela jarduereak egitea, Salburuako hezeguneak edo El Pobal Burdinola bisitetea, eta Santander edo Laredorako txangoak. Paule Maguregi monitoreak nabarmendu dau horrelango urteeren atzean prestaketea handia dagoala, jarduera guztiak parte-hartzaile bakotxaren beharretara egokitzeko. Helburua esperientzia segurua ez eze, aberasgarria be izatea da, parte-hartzaileek ingurune barriak ezagutu eta gizarteko espazio publikoetan modu naturalean parte hartu daien.

742 total episodes available

Recent guests on Lau Haizetara

Guests from recent episodes — sign up to see every guest that has ever appeared on this show.

Ana Zuzuarregi

Guest

Maribi Ugarteburu

Guest

Agurtzane Sotch

Guest

Andrak Erramutan team

Guest

Iskander Sagarminaga

Guest

Eider Eibar

Guest

Igor Markaida

Guest

Gorka Hermosa

Guest

Iñaki Pinedo

Guest

Idoia Etxeberria

Guest

Haizea Solagurenbeaskoa

Guest

Nagore Espin

Guest

Deep-dive analytics for Lau Haizetara

Frequently asked questions

Have a different question and can't find the answer you're looking for? Reach out to our support team by sending us an email and we'll get back to you as soon as we can.

What is Lau Haizetara?

Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak… Bestelako tarte bereziak be bai: eleiz gaiak, literaturea, Euskal Herriko Unibertsidadea etabar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea)...

Informazinoa eta entretenimendua ordu bitan zehar. Gugaz bat egin gura badozu lau@bizkaiairratia.eus helbidea dozue erabilgarri.

How often does this podcast release new episodes?

This podcast updates daily.

Where can I listen to this podcast?

This podcast is available on 6 platforms including Apple Podcasts, Spotify, and more. You can also use the RSS feed directly.

Does this podcast accept guests?

Yes, this podcast regularly features guests.

Legal Disclaimer

Pod Engine is not affiliated with, endorsed by, or officially connected with any of the podcasts displayed on this platform. We operate independently as a podcast discovery and analytics service.

All podcast artwork, thumbnails, and content displayed on this page are the property of their respective owners and are protected by applicable copyright laws. This includes, but is not limited to, podcast cover art, episode artwork, show descriptions, episode titles, transcripts, audio snippets, and any other content originating from the podcast creators or their licensors.

We display this content under fair use principles and/or implied license for the purpose of podcast discovery, information, and commentary. We make no claim of ownership over any podcast content, artwork, or related materials shown on this platform. All trademarks, service marks, and trade names are the property of their respective owners.

While we strive to ensure all content usage is properly authorized, if you are a rights holder and believe your content is being used inappropriately or without proper authorization, please contact us immediately at hey@podengine.ai for prompt review and appropriate action, which may include content removal or proper attribution.

By accessing and using this platform, you acknowledge and agree to respect all applicable copyright laws and intellectual property rights of content owners. Any unauthorized reproduction, distribution, or commercial use of the content displayed on this platform is strictly prohibited.